Thomas Newcomen
Wikipedia(e)tik
Thomas Newcomen (Darmouth, Ingalaterra, 1663 - Londres, Ingalaterra, 1729) mekanikaria eta asmatzailea izan zen. 1705ean, bere izena daraman makina edo makina atmosferikoa asmatu zuen, Thomas Saveryrekin batera. Meategietako ura ateratzeko lurrun-bonba bat zen. Makina horietako lehena 1712an jarri zen martxan Staffordshiren. James Wattek 1767an asmatuko zuen lurrun-bonbaren aitzindaria izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.