Thomas Sackville (Dorseteko I. kondea)
Wikipedia(e)tik
Thomas Sackville, Dorseteko I. kondea (Buckhurst, Sussex, Ingalaterra, 1536 - Londres, Ingalaterra, 1608) ingelesezko poeta, Buckhursteko baroia eta Dorseteko lehen kondea izan zen. Justiziako goi epaitegiko epaile izan zen; diplomazian hainbat enbaxadatako zuzendari izan zen. 1591ean Oxfordeko Unibertsitateko erretore izendatu zuten, eta 1599tik aurrera erresumako diruzaina izan zen. Argitara eman zituen bi literatura-lanengatik egin zen ezagun hala eta guztiz ere: askoren artean idatzitako The Myrrour For Magistrates obraren hitzaurrea (1563, Epaileen ispilua) eta Gorboduc (1561-1562) tragedia (Thomas Nortonekin batera idatzia).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.