Thomas Tallis
Wikipedia(e)tik
Thomas Tallis (?, 1505 - Greenwich, Londres, Ingalaterra, 1585) ingeles musikagilea eta organista izan zen.
Biografia [aldatu]
1540. urtetik aurrera errege-kaperako organista eta musikagile nagusi izan zen, Henrike VIII.a, Eduardo VI.a, Maria Tudor eta Elisabeth I.aren erreinaldietan.
1575. urtean Elisabeth I.ak musika argitaratzeko monopolioa eman zien Tallisi eta Byrdi, eta Cantiones sacrae 34 moteteko bilduma argitaratu zuten. Eliz musika idatzi zuen, kontrapuntuaren aldetik oso aberatsa.
Lan nagusia Spem in alium motetea da, 40 ahotsetarako idatzita.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.