Thomas Wolfe
Thomas Clayton Wolfe (Asheville, Ipar Carolina, AEB, 1900 - Baltimore, Maryland, AEB, 1938) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Ipar Carolinako eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Aldi batez Europan izan ondoren, Estatu Batuetara itzuli eta New Yorkeko Unibertsitatean irakasle izan zen.
Estatu Batuetako literatur lan autobiografiko oparoenetakoa dira haren lau eleberri nagusiak: Look Homeward, Angel (1929, Aingeru, begira etxerantz); Of Time and the River (1935, Denbora eta ibaia); The Web and the Rock (1939, Ehuna eta harria); eta You Can´t go Home Again (1940, Ezin zarete berriro itzuli). Eleberriotako pertsonaia idazlea bera da, eta heroiaren eta gizartearen arteko eztabaida dute oinarri.
Antzerkirako lanak ere idatzi ditu: The Return of Buck Gavin (1926, Buck Gavin-en itzulera) eta Mannherhouse (1948).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.