Thomas Wyatt
Wikipedia(e)tik
"Thomas Wyatten erretratua", Hans Holbein Gaztearen koadroa (1535–37).
Sir Thomas Wyatt (Allington Castle, Kent, Ingalaterra, 1503 - Sherborne, Dorset, Ingalaterra, 1542ko urriaren 11) ingeles poeta eta diplomatikoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Henrike VII. eta Henrike VIII.aren aholkulari baten semea zen; bera ere diplomatiko izan zen Parisen eta Erroman. Ana Bolenaren auzia zela eta (senitartekoa zuena), atxilo hartu eta espetxean egon zen. Ingeles poesian sonetoa sartu zuen; bere poesia gehienak Tottel´s miscellany (1557) bilduman jaso zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.