Three Mile Island
Three Mile Island Susquehannan ibaian dagoen 3,29 km²-ko uharte bat da, Harrisburgetik (Pensilvania, Estatu Batuak) hurbil . Irlaren izena bertan gertatu zen istripu nuklear batekin batekin lotu ohi da. Istripu hori izen bera duen zentral nuklear batean gertatu zen 1979eko martxoaren 28an. Egun horretan erreaktore batean nukleoaren fusio partzial bat gertatu zen.
Eduki-taula |
1979-ko istripua [aldatu]
Gertakariak [aldatu]
Generadorea ur arinez presurizatutako bi erreaktorez osatuta zegoen. Istripuaren momentuan 25.000 pertsona zentraletik 8 km baino gutxiagora bizi arren,biztanleriari buruz egindako ikerketetan, pertsonekiko kalterik ez zela egon, ez berehalakoak ezta geroagokoak ere, egiaztatu da.
Istripuaren ondorioak [aldatu]
Hala ere, ondorioak ekonomian eta iritzi publikoan garantzitsuak izan ziren, eta garbiketa prozesua luzea eta garestia izan zen. Gainera, istripuak nabarmenki txikitu zuen biztanleriaren konfiantza zentral nuklearrengan, eta askorentzat teknologia honekin zerikusia zuten aurreikuspen pesimisten gauzatzea izan zen. Zazpi urte geroago Chernóbileko (Ukraina) istripua gertatu zen arte, Three Mile Island-ekoa ordura arte gertatu zen istripu nuklear zibilen artean larriena zela esan zen (5 mailakoa Nazioarteko Istripu nuklearren eskalan).
The China Syndrome [aldatu]
Gertaera, kasualki, The China Syndrome filma estreinatu eta hiru egunera gertatu zen. Fikziozko istripu bati buruzkoa zen eta antzekotasun handiak zituen.