Thunar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thunar programa
Thunar-logo.png
Thunar-0.8.0.png

Thunar
Garatzailea
Informazio orokorra
Unix
Artxibo kudeatzailea
GPL
Ez

Thunar Xfce-ren fitxategi kudeatzaile lehenetsia da, Xffm ordezkatuz. Benedikt Meurer-ek garatua da. GNOME-ren Nautilus-en oinarrituta dago baina abiadura hobea, erabilerraztasuna eta memoria kontsumo txikiagoa eskeintzeko diseinaturik dago. Plugin-ak jasatzen ditu eta freedesktop.org-en ezarritako estandarrak [ext a http://thunar.xfce.org/wiki/requirements:standards] betetzen ditu. Thunar izena Thor jainkoaren izenean du jatorria.

Interfazea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thunar interfazea nukleoa baino lehenago garatua izan zen, RAD paradigma jarraituz. Python lengoaian idatzi zen lehen zirriborroa eta erabiltzaileek eskatu ahala ezaugarri berriak erantsi eta interfaze grafikoa aldatu zaizkio. Thunar-en helburuetako bat Unix-eko zuhaitz egituretan oinarrituriko beste fitxategi kudeatzaileez ezberdinduko duen interfaze grafiko bat eskeintzea da.

API[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thunar-ek beste garatzaileentzako API bat hornitzen du. Fitxategi sistementzat plataforma anitzentzako programazio interfaz bat lortzen da thunar-vfs erabiliz; Thunar-ek, aldiz, kudeatzailearentzat berarentzat luzapenak garatzeko liburutegi bat eskaintzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thunar Aldatu lotura Wikidatan