Thunar
Thunar programa | |
---|---|
Jatorria | |
Azken bertsioa | 4.18.8 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Irakur dezake | UNIX-moduko |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) eta GNU General Public License |
Deskribapena | |
Honen parte da | Xfce |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Alexander Schwinn (en) eta Benedikt Meurer (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
thunar.xfce.org/ | |
Iturri-kodea | https://gitlab.xfce.org/xfce/thunar |
Thunar Xfce-ren fitxategi kudeatzaile lehenetsia da, Xffm ordezkatuz. Benedikt Meurer-ek garatua da. GNOME-ren Nautilus-en oinarrituta dago baina abiadura hobea, erabilerraztasuna eta memoria kontsumo txikiagoa eskeintzeko diseinaturik dago. Plugin-ak jasatzen ditu eta freedesktop.org-en ezarritako estandarrak [ext a http://thunar.xfce.org/wiki/requirements:standards] betetzen ditu. Thunar izena Thor jainkoaren izenean du jatorria.
Interfazea
Thunar interfazea nukleoa baino lehenago garatua izan zen, RAD paradigma jarraituz. Python lengoaian idatzi zen lehen zirriborroa eta erabiltzaileek eskatu ahala ezaugarri berriak erantsi eta interfaze grafikoa aldatu zaizkio. Thunar-en helburuetako bat Unix-eko zuhaitz egituretan oinarrituriko beste fitxategi kudeatzaileez ezberdinduko duen interfaze grafiko bat eskeintzea da.
API
Thunar-ek beste garatzaileentzako API bat hornitzen du. Fitxategi sistementzat plataforma anitzentzako programazio interfaz bat lortzen da thunar-vfs erabiliz; Thunar-ek, aldiz, kudeatzailearentzat berarentzat luzapenak garatzeko liburutegi bat eskaintzen du.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thunar |
- (Ingelesez) Thunar-en web ofiziala
- (Ingelesez) Thunar-en wiki ofiziala
- (Ingelesez) Thunar-entzako plugin-ak