Thunder in the Sun
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Thunder in the Sun | |
| Urtea | ||
| Estreinaldia | 1959ko apirilaren 8a | |
| Generoa | Western | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 81 min. | |
| Banatzailea | Paramount Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Russell Rouse | ||
| Ekoizleak | ||
| Clarence Greene | ||
| Gidoilariak | ||
| James Hill (istoria) Guy Trosper (istoria) Russell Rouse Stewart Stern |
||
| Aktoreak | ||
| Susan Hayward Jeff Chandler |
||
| Musikagileak | ||
| Cyril J. Mockridge | ||
| Argazkilariak | ||
| Stanley Cortez | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
Thunder in the Sun 1959an Carrollton Inc eta Seven Arts Productionsek ekoiztutako eta Paramount Picturesek banatutako western-filma da. Russell Rousek zuzendua eta Clarence Greenek ekoiztua, gidoia Russell Rousek eta Stewart Sternek idatzi zuten, James Hill eta Guy Trosperren istorio batean oinarrituak. Jatorrizko musika Cyril J. Mockridgek eta argazkilaritza Stanley Cortezek egin zuten[1].
Filmeko aktore nagusiak Susan Hayward eta Jeff Chandler ziren, bigarren mailako paperetan Jacques Bergerac, Blanche Yurka, Carl Esmond, Fortunio Bonanova, Alvaro Guillot eta Veda Ann Borg izanik.
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
1847an Ipar Euskal Herriko emigratzaile talde bat Mendebalde Urrunetik barneratu zen bere mahatsondoak eskualde berri batean landatzeko asmotan. Kaliforniarako bidaia egiteko Missourin Lon Bennett (Jeff Chandler) izeneko gidari zurrutari eta misogino alokatu zuten. Laster Gabrielle Dauphinez (Susan Hayward) maiteminduko da[2].
Filmean zenbait euskal ohitura zahar erakusten dituzte, helburu ezberdina bazuten ere: xistera arma baten moduan erabiltzen zuten, irrintziak elkarren artean harremanetan jartzeko erabiltzen zituzten, eta abar.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |