Turgovia
|
Turgovia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Hiriburua | Frauenfeld | ||
| Eremua | 991 km² | ||
| Biztanleria | 244.330 (2009) | ||
| Dentsitatea | 0,25 bizt/km² | ||
Turgovia[1] (alemanez, Thurgau) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da.
Alemanez mintzo dira turgoviar gehienak, eta protestanteak dira biztanleen bi herenak. Hiriburua Frauenfeld da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Suitzako ipar-ekialdean dago, Konstantzako aintziraren iparraldeko eta ekialdeko ertzetan, Schaffhouse, Zurich eta Sankt Gallen kantonamenduek inguratua.
Thur ibaiak igarotzen du kantonamendua.
[aldatu] Ekonomia
Laborantza (fruta-arbolak, mahatsa) eta industria (tresneria mekanikoa, ehungintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
[aldatu] Historia
Alemaniarrek konkistatu zuten, eta 1264. urtetik aurrera Habsburgotarren mende egon zen. 1460. urtean konfederazioaren aldekoek konkistatu zuten, eta 1803. urtean bihurtu zen Suitzako kantonamendu.
[aldatu] Irudi-galeria
-
St Margareten kapera, Münchwilen
-
Konstantzako aintziraren zati den Untersee, mendebaldetik ikusita
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ 154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-06-22
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Alemanez) Turgovia kantonamenduaren webgune ofiziala
|
|||||