Tianjin

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tianjin

Ofiziala 天津市 (Tiānjīn)
Administrazioa
Alkatea
udalerria
Dai Xianglong 戴相龙


Barruti kodea

Ordu eremua UTC+8
Koordenatuak 39°07′N 117°11′E / 39.117, 117.183 (Tianjin)Erioll world.svg Koordenatuak: 39°07′N 117°11′E / 39.117, 117.183 (Tianjin)

China-Tianjin.png

Eremua 11,920 km2
Biztanleria 10,240,000 (5,000,000 erdigunean) bizt
Dentsitatea bizt/km²
www.tj.gov.cn

Tianjin (txinera sinplifikatuz: 天津, pinyineraz: Tiānjīn), Txinako hiririk handienetako bat da. 2004ko erroldaren arabera, udalerriak 10 milioi biztanletik zituen, eta horietatik erdia, bost milioi biztanle inguru, Tianjin udalerriaren hirigunean bizi ziren.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Haihe ibaiaren ikuspegia.

Tianjin udalerriaren hirigunea Hai He ibaiaren ondoan dago, Tianjingo Ubide Nagusiaren bidez Yangtze eta Ibai Horia batzen dituen ibaia. Tianjingo portua, Bohai Golkoan dago, eta Txinako porturik garrantzitsuena da Shanghaiko portuaren atzetik. 1990ko hamarkadaren amaieran, Txinako gobernuak "udalerri" izendatu zuen Tianjin, Shanghai, Beijing eta Chongqingekin batera.

Hiriaren mugak honakoak dira: Hebei probintzia iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Bohai Golkoa ekialdean. Hiria, Txinako hiriburu den Beijingetik ipar-mendebaldera dago.

[aldatu] Historia

Hiriaren sortze data jakina ezezaguna den arren, duela ehundaka urteetako hainbat aztarna aurkitu dira. Tianjinen garapena, Txinako Ubide Handiaren zabaltzearekin batera gauzatu zen. 1404. urtera arte, hiria "Zhigu" (直沽) izenaz zen ezaguna. Urte hartan, Yongle enperadorea izena aldatu eta hiriak gaur egungo izena hartu zuen.

Gaur egun Tianjin, Txinako Herri Errepublikako portu garrantzitsua da.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Tianjinen banaketa administratiboa

Heping Barrutiaren ikuspegia.
Ekialdeko trenbide geltokia.

Tianjin hamabost barruti eta hiru konderrik osatzen dute. Hiriaren erdigunea sei barrutik osatzen dute:

Hirigunearen inguruan Binhaiko garapen gunea osatzen duten barrutiak honakoak dira:

Eta azkenik, hirigunetik urrutiago honako barruti eta konderriak:

[aldatu] Demografia eta biztanleria

2007. urtearen amaierako erroldaren arabera, Tianjingo udalerriko biztanleria 11,15 milioikoa zen. Horietatik 9,59 milioi, denbora jarraiko hiritarrak. Udalerriko biztanleriaren %60a hirigunean bizi da, eta gainontzeko %40a, hiriaren inguruko nekazal guneetan.

Azken erroldaren arabera, bizilagun gehienak Han etniakoak dira (%97,29), gainontzeko etnietatik ugariena, Hui etnia da, biztanleariaren %1,75arekin.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

[aldatu] Metroa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Tianjingo metroa

Tianjingo metroak linea bakarra dauka gaur egun, eta Txinako hiri nagusi guztietan bezala, metro sarea luzatzeko egitasmo asko daude. Tianjingo gobernuak bederatzi linea eraikiko ditu hurrengo urteetan.

[aldatu] Aireportua

Tianjin Binhai Nazioarteko Aireportua, hirigunearen ekialdean dago, Dongli Barrutian.

Kokapena NAZE NAGE Aireportuaren izena
TIANJIN
Tianjin ZBTJ TSN Tianjin Binhai Nazioarteko Aireportua

[aldatu] Portua

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Tianjingo portua

Tianjingo portua Txinako garrantzitsuenen artean dago, Beijing hiriarekiko hurbil egoteari esker, portua Txina ipar-ekialdeko azpiegiturarik nagusiena bihurtu da eta urtean 300 milioi tona zama baino gehiago garraiatzen da bertatik.

[aldatu] Argazkiak

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Geografia
Geografia
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboa Txinako Herri Errepublikaren bandera
Txinako probintziak: Anhui | Fujian | Gansu | Guangdong | Guizhou | Hainan | Hebei | Heilongjiang | Henan | Hubei | Hunan | Jiangsu | Jiangxi | Jilin | Liaoning | Qinghai | Shaanxi | Shandong | Shanxi | Sichuan | Taiwan (eskatua) | Yunnan | Zhejiang
Lurralde autonomoak: Guangxi | Barne Mongolia | Ningxia | Tibet | Xinjiang
Txinako udaltasunak: Beijing | Chongqing | Shanghai | Tianjin
Lurralde bereziak: Hong Kong | Macau
Ikus gainera: Taiwanen egoera politikoa