Tiatira

Koordenatuak: 38°55′15″N 27°50′30″E / 38.9208333333°N 27.8416666667°E / 38.9208333333; 27.8416666667
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tiatira (antzinako grezieraz: Θυάτειρα; turkieraz: Tepe Mezarligi) Asia Txikiaren mendebaldeko muturrean zegoen hiria izan zen, Lidia eta Misiaren arteko mugan. Gaur egun Turkiako Akhisar hiria da, "gaztelu zuria" esan nahi duena.

Asia Txikiko zazpi elizetako bat da Apokalipsiaren liburuan. Arropari ematen zizkioten tindagaiengatik ospetsua zen, eta hala izaten jarraitzen du.

366an, gudu bat gertatu zen Tiatiratik gertu, Valente erromatar enperadoreak Prokopio usurpatzailea garaitu zuenean.

Gaur egun, Greziako Eliza Ortodoxoaren elizbarruti bat dago bertan, Tiatira eta Britainia Handia izenekoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

38°55′15″N 27°50′30″E / 38.9208333333°N 27.8416666667°E / 38.9208333333; 27.8416666667