Tibetera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tibetera
བོད་སྐད་ bod skad
Non mintzatzen den: Tibet (Txina), Kaxmir (India eta Pakistan), Baltistan (Pakistan), Nepal eta Bhutan
Hiztunak: 6.150.000
Hizkuntza familia: Sino-tibetar hizkuntzak 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: bo
ISO 639-2: tib (B)  bod (T)
ISO 639-3:

 

Tibetera[1][2] Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da, sino-tibetar familiakoa. Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daude Kaxmir eskualdean, Baltistanen eta Ladakhen herrialdeetan.

Lau dialekto nagusi ditu eta Tibeteko hiriburukoa, Lhasakoa edo erdialdeko tibetera nagusia da. Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrek VII. mendetik aurrera. XIII. mendea arte, budismoaren testu sanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak. XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak. Tibetekoa da erlijio budistako herrien artean literatura oparoena dutenetako bat. Rgyal-po Ge-sar dgra-´dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak) poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzirik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tibetera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.