Ticino
|
Ticino |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Hiriburua | Bellinzona | ||
| Eremua | 2812 km² | ||
| Biztanleria | 335720 (2009) | ||
| Dentsitatea | 119,39 bizt/km² | ||
Ticino (alemanez Tessin) Suitzako hegoaldean dagoen kantonamendua da, italierazko hiztunak nagusi dituena. Hiriburua Bellinzona da.
Alpe mendiek hartzen dute kantonamendua eta, San Gotardoko tunelari esker (28 km), Italiaren eta Suitzaren arteko komunikabide garrantzitsuenetako bat da. Iparraldea oso menditsua da eta hegoaldean, zelaiagoa eta epelagoa baita, bizi dira ia biztanle gehienak. Ticino ibaia igarotzen da handik, eta hego eta hego-mendebaleko eskualdeetan Lugano eta Mayor aintzirak daude. Laborantza (garia, garagarra, patatak, fruitu arbolak, tabakoa, mahatsa), abere hazkuntza (behi azienda) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Uri eta Grisonia kantonamenduak, hegoaldean Lonbardia (Italia), ekialdean Grisonia eta Lonbardia berriro eta mendebaldean Piemonte (Italia) eta Valais kantonamendua mugakide ditu.
[aldatu] Hiriak
- Ascona
- Chiasso
- Bellinzona (kantonamenduren hiriburua)
- Locarno
- Lugano
[aldatu] Udalerriak
[aldatu] Historia
Milango dukearen mende zegoen XIII. mendean baina suitzarrek konkistatu zuten 1403-1516 urteetan. 1803. urtean bihurtu zen kantonamendu.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Italieraz) Webgune ofiziala
|
|||||
| Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.