Tierra Comunera
Wikipedia(e)tik
| Siglak: | TC |
|---|---|
| Sorrera: | 1988 |
| Burua: | Lorenzo Amaro |
| Ideologia: | nazionalista gaztelarra edo gaztelanista, aurrerakoia, ekologista |
| Eremua: | Gaztelako eskualde historikoa |
| Egoitza nagusia: | Burgos |
| Koloreak: | morea, horia, gorria eta zuria |
| Webgunea: | tierracomunera.org |
Tierra Comunera Gaztelako (Espainia) alderdi politiko nazionalista edo gaztelanista da. 1991tik 2004ra alderdiak Tierra Comunera - Partido Nacionalista Castellano izena izan zuen.
[aldatu] Aldarrikapenak
TCk Gaztelatzat jotzen dituzten lurraldeen batasunaren alde egiten du: Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madrilgo Erkidegoa, Kantabria eta Errioxa, besteak beste. Azken bi erkidegoetan eta Leonen, hala ere, ez du presentziarik. Alderdiaren eragin gune nagusia Burgosko probintzia da. Halaber, aipatu behar da Trebiñuko Konderriaren gaztelartasunaren defendatzailea ere badela (Izquierda Castellana ez bezala).
[aldatu] Hauteskunde emaitzak
1999an ordura arteko bere emaitzarik onenak lortu zituen: 3 zinegotzi Burgoseko udalean eta ordezkari bana Burgoseko Diputazioan zein Gaztela eta Leoneko Gorte autonomikoan. Azken bi erakunde hauetan ez du berriz ordezkapenik erdietsi.
2003ko hauteskundeetan emaitza kaskarragoak lortu zituen arren, zinegotzi kopurutan gora egin zuen, 72 hautetsi eskuratu baitzituen. Beti ere eragina Gaztela eta Leongo erkidegora mugatuz.
2007ko hauteskundeetan Alternativa por Castilla y León (ACAL) koalizioan aurkeztu zen Gaztela eta Leonen (besteak beste Bierzoko Bierzoko Alderdiarekin), bakarrik Gaztela-Mantxan eta Madrid es Castilla plataforman Madrilen. Era honetan, 22.297 bozka lortu zituen erkidegoetako hauteskundeetan, aurkeztutako hautes-eremu guztietako %2,40a. Udal hauteskundeetan, berriz, bozkak 14.367 izan ziren. Zinegotziak horrela banatu ziren: 13 Avilan, 64 Burgosen, 2 Cuencan, 2 Palentzian, 2 Salamancan, 2 Segovian, bat Sorian, 4 Toledon eta 2 Madrilen. Guztira 92 zinegotzi.

