Tikal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tikal Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Tikal.jpg

II. Tenplua edo Mozorroen Tenplua, Ilargiaren Tenplua ere deitua

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, ix, x
Erreferentzia (ID) 64
Kokalekua Guatemala
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibe
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
I. tenplua edo Jaguar Handiaren Tenplua, Iparraldeko Akropolitik ikusia, 'Erdiko Akropolia atzean.
IV. tenplua edo Burubiko Sugearen Tenplua, Tikaleko handiena, Mundo Perdidotik ikusia.
Bi hilarri Iparraldeko Akropolian.

Tikal garai klasikoko maien antzinako hirien artean handiena da. Egungo Guatemalako Peten eskualdean dago.

Tikal maia zibilizazioaren herri eta kultura gune nagusietako bat izan zen. Dinastiaren balizko sortzailea izan daitekeen Yax Ehb' Xooken hilobia 60. urtean datatua dago, K. a. 600etik okupatua izan zela adierazten duen arren, hiriko zatirik antzinakoena den Mundo Perdidon eginiko aurkikuntzen arabera.

Nagusiki garai klasiko mesoamerikarrean oparo izan zen, 200 eta 850 bitartean gutxi gora-behera, garai honen ondoren tenplu handiagorik eraiki ez zelarik, elitearen jauregi batzuk erreak izan ziren, eta bertako biztanleria pixkanaka gutxitzen joan zen toki hau X. mendearen amaieran erabat utzia izan zen arte.

Dataturiko azken monumentua 899. urtekoa da.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tikal izenak "Ahotsen Tokia" edo "Hizkuntzen Tokia" esan nahi du maien hizkuntzan, eta Sylvanus Morleyk sortu zuen. Bere benetako izena hieroglifo testuen arabera Mutul edo Yax Mutul da, korapiloa esan nahi duen Mut hitzetik eratorria, Ku'hul Ahaw edo Gobernari Nagusiaren orrazkerari erreferentzia eginez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tikal