Tilimsen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tilimsen

Tilimsen
bandera

armarria

Izen ofiziala تلمسان
Estatua AljeriaAljeria
Probintzia Tilimsen
Koordenatuak

34°52′58″N 01°19′00″W / 34.88278°N 1.31667°W / 34.88278; -1.31667Koordenatuak: 34°52′58″N 01°19′00″W / 34.88278°N 1.31667°W / 34.88278; -1.31667

Tilimsen non dagoen adierazten duen Aljeria-ko/-go/-eko mapa
Tilimsen
Eremua 9.061 km²
Garaiera 842 m
Biztanleria 846.942 bizt. (2006)
Dentsitatea 93,47 bizt./km²

Tilimsen[1] (amazigeraz Tlemcen in Tifinagh.svg Tala Imsan; arabieraz: تلمسان, Tilimsān) Aljeriako ipar-mendebaldeko hiria, Marokorekiko mugaren ondokoa.

Olibondo-sail eta mahastiengatik ezaguna den eskualde batean kokatuta dago. Hirian larrugintza, tapizgintza eta ehungintza da gehien garatu den industria; produktuak Rashgun portutik merkaturatzen dituzte batez ere. Nazioarteko aireportua.

Historia eta kultura aberatsa batzen dituen hiri berezia da: XII.-XV. mende bitarteko eraikin gehien dituen Aljeriako hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingo hiriaren ekialdean, "Pomaria" izeneko erromatar hiria zegoen: izen horrek "Orkidea" esan nahi du, eta inguruko lorategien aberastasuna iradokitzen du. Bandaloen inbasioaren ostean, hiri erromatarra desagertu egin zen. Fez-ko Idris ibn Abdallah-k (Idris I.a, idrisien aitzindaria, Marokokoa) berbereei erosi zien ingurua, eta hiri berria eraikitzeari ekin zion: "Agadir" izena eman zion ("Gotorlekua"). 931. urtean fatimien eskuetan geratu zen, zenatarren esku gero (omeiatarren menpe), eta almorabideen esku 1080. urtean, Yusuf ibn Tashufinek hiri berria sortu zuenean, "Tagrart" izenekoa: harrezkero, Tagrart merkataritza-auzo bilakatu zen, eta Agadir bizileku. Azkenean, biek bat egin zuten Tilimsen hirian, "iturrien" hirian, inguruan asko baitaude. Gerora, almohadeek hiria hartu zuten, eta biztanleekin sarraskia egin; hiri-ingurua berriztatu, eta harresia eraiki zuten.

Sidi Boumediene meskitako sarrera

1235. urtean, zenaten buruzagiak, Yaghomrassen bin Ziyan-ek, hiria hartu zuen. Berak sortu zuen ziyanien leinua, Tilimsengo Erresuma: Tilimsendik menperatzen zuten gaur Aljeriako iparraldea den lurraldea XIII.-XV. mende bitartean. Aldi horretan, hiriaren loraldia izan zen: erlijio- eta kultura-gune garrantzitsu bihurtu zen, eta Afrikako iparraldeko itsasertzeko merkataritza-ibilbideetako gune ere bai. Granadako nazariekin itun asko egin zituzten, eta Tilimsen Granadaren Afrikako hiri bikia izan zen.

XV. mendearen amaieran, Erresuma gainbehera zihoan: alde batetik, espainolek erresumako Mers el-Kebir (1505) eta Oran (1509) hiriak eureganatu zituzten, eta, beste alde batetik, kortsarioek (Bizargorrik) Aljer hartu zuten 1516an, eta otomandarrak ekialdetik erasoan ziren. Pixkanaka, turkiar otomandarren esku geratzen joan zen erresuma; Tilimsen hiriburua 1553. urtean eureganatu zuten, eta huraxe izan zen Tilimsengo Erresumaren amaiera. Haien agintepean, hiria garrantzia galduz joan zen.

Frantsesen inbasioaren aldian, Tilimsenen aurre egin zieten, marokoarren laguntzaz, baina, hainbat guduren ostean, frantsesek hiria hartu zuten 1842. urtean. 1962. urtean Aljeriak independentzia lortu arte, hiria Aljeria Frantseseko parte izan zen.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tilimsen Aldatu lotura Wikidatan