Tillyko kondea
Wikipedia(e)tik
Johann Tserclaes, Tillyko kondea (Tilly, gaur egun Valoniako Brabante, Belgika, 1559ko otsaila - Ingolstadt, Bavaria, 1632ko apirilaren 30a) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zerbitzuan borrokatu zen jeneral belgikarra izan zen.
Bavariako Maximiliano I.a Handiaren zerbitzuan jarri zen, eta, Liga Santuaren armadako buru zela, protestanteen aurka jardun zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) armada katolikoaren burua izan zen, eta Wallensteinekin batera Inperioko jeneral handiena izan zen. Garaipen sonatuak lortu zituen: Mont Blanc (1620), Lutter (1626), Magdeburg (1631). 1631. urtean, suediarrek garaitu eta larriki zauritu zuten Breitenfelden.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.