Tim McIlrath

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tim McIlrath (Chicago 1979ko azaroaren 3a) Rise Against talde amerikarraren gitarrista eta abeslari ezaguna da. Euskal eszenan presentzia handia duen Berri Txarrak taldearekin bi aldiz kolaboratu du, laugarren diskoa den Libre ©n, "Denak Ez Du Balio" abestian eta seigarrena den, Payola diskaren "Folklore" eta "Atchtung!!!" abestien koroak egiten.

Bere taldeko kideak bezala (Brandon Barnes bateria jolea ezik) beganismo-aren eta "straight edge" bizmoduak jarraitzen ditu. Horretaz gain, animalien eskubideen aldeko aktibista sutsua da PETA erakundearekin kolaborazioak eginez.

Tim McIlrath 2010eko Bilbao BBK Live-n.jpg

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Timothy J. McIlrath 1979. urtean jaio zen Arlington Heights-en (Illinois). Txikia zenean ikastetxe katoliko batean ikasi zuen eta bertan berarekin sartzen ziren heterokromia izateagatik, hau da, ezkerreko begia urdina eta eskumakoa, aldiz, marroia.[1] Gaztea zenean George Orwell-en "1984" edo Aldous Huxley-ren "Bai mundu berria" bezalako liburuak irakurtzen hasi zen bere ondorengo obretan eragina izanez. Bere lagunak snowboard-a praktikatzen zutenez, Tim-ek dirua aurreztu zuen 400 dolar eduki arte taula bat erosteko, kirol hura inoiz praktikatu ez bazuen ere. Hala ere, snowboard-eko taula erostera zihoanean gitarra denda batean sartu eta Gibson SG 1984 batetaz maitemindu eta 425 dolarengatik erosi zuen.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Youtube. Rise Against: Re-Education (Through Labor) 1.56 min.
Rise Against Myspace
Rise Against taldearen web orrialde ofiziala

Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.