Timanfayako Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Timanfayako Parke Nazionala
2008-12-19 Lanzarote Timanfaya.jpg
Kokalekua Lanzarote
Azalera 51,07
Sorrera 1974ko abuztuaren 9a

Timanfayako Parke Nazionala (gaztelaniaz: Parque nacional de Timanfaya) Lanzaroten (Kanariak) dago eta 1974an izendatu zuten.

51 km2-tan hedatutako eremu osoak 25 sumendi hartzen ditu barne, ezagunenak Montaña de Fuego, Montaña Rajada eta Caldera del Corazoncillo izanda.

1730 eta 1736an izan ziren azken erupzioak. Lehenengoa izugarria izan zen, eta uhartea itxuraldatu zuen erabat, bederatzi herri desagerraraziz: Tingafa, Montaña Blanca, Maretas, Santa Catalina, Jaretas, San Juan, Peña de Palmas, Testeina eta Rodeos.

1993an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen, eta 1994tik "Hegaztien Babespen Bereziaren Eremua" da.

Koordenatuak: 29°00′40″N 13°44′00″W / 29.01111°N 13.73333°W / 29.01111; -13.73333

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Timanfayako Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan