Time-lapse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Time-Lapse» orritik birbideratua)
Time-LapseALMAn

Time-lapse teknika bideo-sekuentzia baten abiadura azkartzean lortzen da; horri esker, irudiko elementuak benetan baino agudoago hazten, mugitzen edo bilakatzen ikusten dira.

Gauzatze edo errealizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat teknika erabil daitezke emaitza lortzeko. Ohikoenak bi hauek dira:

  • Bideo sekuentzia bat grabatzea, eta ondoren editatuz, haren abiadura bizkortu.
  • Hainbat argazki egitea, haien artean denbora-tarteak hartuta. Ondoren, edizio software batekin argazki horiek lotuz, Time-lapse efektua lor daiteke, eta denbora luzean gertatu dena denbora tarte txikiagoan azaldu.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpen ugari ematen zaizkio teknika horri. Besteak beste:

  • Denbora luzea daramaten prozesu edo gertaerak laburtzeko: adibidez, bideo honetan, zuhaitz baten lau hileko hazkundea 15 segundoan erakusten da. Hor, argazki bana egin zen egunero 4 hilean. Beste honetan, hiri baten denboraren igaroa ikusten da.
  • Film edo telesail batzuetan pertsonaia benetako denboran agertzen den bitartean, ingurukoa askoz azkarrago mugitzen denean.
  • Argazki kamera batekin, bideoa sortzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]