Timoteo
Wikipedia(e)tik
San Timoteo umetan, Rembrandten margolana.
Timoteo (? - Efeso, 97) kristaua eta Paulo apostoluaren adiskidea izan zen. Haren ikaslea izan zen, eta bigarren misio-bidaian lagundu zion. Tradizioaren arabera, bi epistola idatzi zizkion Paulok, eta Efesoko apezpikuen egoitzako agintari gorena izan zen. Ospakizun pagano bati aurre egiteagatik hil zuten.
Kristau santutzat gurtzen dute Eliza Katolikoak eta Eliza Ortodoxoak.
Erromatar Eliza Katolikoak izendatu dizkion jaiegunak: urtarrilaren 26a eta maiatzaren 9a.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.