Tinduf
|
Tinduf |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | تندوف |
| Estatua | |
| Probintzia | Tindufeko probintzia |
| Koordenatuak | 27°44′23″N 8°1′26″W / 27.73972°N 8.02389°WKoordenatuak: 27°44′23″N 8°1′26″W / 27.73972°N 8.02389°W |
| Eremua | 70.009 km2 |
| Biztanleria | 165.000 bizt. (1998) |
| Dentsitatea | 2,36 bizt./km² |
Tinduf[1] (arabieraz تندوف, tamazight hizkuntzatik transkribatuta tama-n-Duf, eta frantsesez Tindouf) Aljeriako mendebaldeko hiri bat da, Tindufeko wilaiari izena eman diona eta haren hiriburu dena. Aljertik 1900 kilometro hego-mendebaldera dago, eta 2006an 44058 biztanle zituen, iheslarien esparruak kontuan hartu gabe.
Eduki-taula |
Saharar iheslarien kanpamentuak [aldatu]
Batzuetan Mendebaldeko Saharako iheslarien esparruei ematen zaien izena ere bada Tinduf, bere aldirietan kokatuta daudelako. Berez "Aaiun", "Auserd", "Smara" eta "Dajla" izena duten zelaiak dira; bakoitza wilaia (probintziaren kidea) bat da. Bertan daude Fronte Polisarioaren zelai nagusiak eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko erbesteko gobernua.
Zaila da jakitea zenbat biztanle dauden errefuxiatu zelaietan. Aljeria eta Fronte Polisarioaren arabera 165.000 inguru dira, eta Marokoren arabera 10.000tik 50.000ra. NBEren arabera gutxienez 90.000 pertsona daude errefuxiatu behar handiekin.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Tinduf) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 29 | 32 | 39 | 41 | 43 | 51 | 57 | 49 | 47 | 42 | 36 | 28 | 57 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22 | 26 | 28 | 32 | 34 | 38 | 45 | 44 | 38 | 31 | 26 | 22 | 32 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -4 | -1 | 3 | 7 | 8 | 7 | 16 | 13 | 13 | 8 | 2 | 1 | -4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5 | 7 | 12 | 13 | 16 | 17 | 25 | 26 | 22 | 14 | 11 | 6 | 14 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3 | 3 | 5 | 3 | 3 | 3 | 3 | 10 | 8 | 3 | 3 | 3 | 46 |
| Eguzki orduak | 257 | 263 | 301 | 342 | 353 | 357 | 338 | 319 | 282 | 288 | 249 | 254 | 3603 |
| Iturria: http://www.weatherbase.com/ [2] | |||||||||||||
Demografia [aldatu]
Tindufek 47.965 (2010eko zenbatespena) lagun inguru ditu.[3]. Kopuru zehatza ezagutzea zaila da, Mendebaldeko Saharako iheslarien arazoa dela eta.
| Urtea | Biztanleria |
|---|---|
| 1977 (errolda) | 6.044 |
| 1987 (errolda) | 13.084 |
| 1998 (errolda) | 32.004 |
| 2010 (zenbatespena) | 47.965 - 59.898 |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf
- ↑ Weatherbase, MONTHLY AVERAGES for Tindouf, Algeria, http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=55606&refer=&units=us&cityname=Tindouf-Tindouf-Algeria
- ↑ Tindouf in the World Gazetteer