Tinpano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tinpanoa edo mintz tinpanikoa zentimetro bateko diametroa duen mintza da, obalo formakoa, fina eta erdi-gardena. Kanpoko entzumen bidean dago eta barneko belarritik bereizten du. Mintzaren kanpoaldetik azalez osatuta dago eta barnetik erdiko belarriaren mukosarekin.

Kanpoko entzun bidetik datozen aire-dardarek tinpanoa mugitzen dute. Aldi berean, mugimendu hauek erdiko belarriko hezurtxoetara pasatuko dira.

Mintz tinpanikoaren kanpoko aldea nerbio aurikulotenporalak inerbatzen du, V3 (trigeminoa) pare kranialaren adarra dena eta X (bagoa)ren adar aurikularrak ere parte hartzen du. Barneko aldeak, aldiz, glosofaringeo nerbioak inerbatzen du.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.