Tinta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiru tintontzi eta idazluma bat.

Tinta hainbat pigmentu (edo koloratzaile) eta likido garraiatzaile bat duen likidoa da. Material baten gainean idazteko edo marrazteko balio du, normalean papera. Edozein inprimazio egiteko erabiltzen da. Tintarik zaharrena txinatarra da, orain dela 5.000 urte baino gehiago asmatua.

Tinten likido garraiatzailea hainbat alkoholen eta uraren arteko nahasketa da. Nahasketa horietan gehien erabilitakoak etanola, metanola, isopropanola, etilen glikola eta ura dira. Likido garraiatzaileak tinta likido egoeran mantentzen du papera bezalako gainazal porotsu batekin ukipenean ez dagoenean.

Idazteko tintak kolorea ematen dion koloregai edo pigmentu berezi bat izaten du. Normalean tinta gehienak isurkariak izaten dira, baina badira ore bigunen modukoak ere. Tinta guztiek azido tanikoa izaten dute kopuru txikietan, eta horren eginkizuna koloregaia paperean finkatzea da. Tipografiako tintek bi osagai nagusi dituzte: batetik, gai solidoa edo pigmentu kolore emailea, eta bestetik, gai likatsua edo ore biguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tinta oso antzinatik erabili izan da idazteko; Txinako tinta K. a. 2500. urte inguruan asmatu zen, baina badirudi garai bertsuan egiptoarrek ere erabiltzen zutela, Egiptoko faraoien hilobietan tinta beltzez eta gorriz idatzitako papiro zaharrak aurkitu baitira. Greziarrek eta erromatarrek ere ezagutzen zuten idazteko tinta, eta hori lortzeko moduak eta teknikak deskribatu zituzten.

Erdi Aroaren hasieran burdinatik ateratako gai bat eta potaren edo txibiaren tinta erabili ziren idazteko. Erdi Aroan, azido tanikoz egiten zen tinta beltza, baina kalitate txarrekoa zenez, garai hartako eskuizkribuak kolorea galduz joan dira denborarekin.

XVIII. mendean asko hobetu zen tintaren kalitatea. Gaur egun, kalitate handiko tinta mota asko egiten dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tinta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]