Tintagel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erresuma Batuan, Kornualleseko atlantiar kostaldearen iparraldean kokatua, Tintagel herrixka eta gertu duen Tintagel gaztelua, Artur erregearen eta mahai borobileko zaldunen elezaharrarekin estuki lotuak dira. Gauza beragatik, eskualde honetan, atrakzio turistiko handi bat da.

Egungo Tintagel, jatorrian, Trevena bezala ezagutua zen (kornubieraz Tre war Venydh). Lehen aldiz, Artur erregearen jatorriaren balizko tokietako bat bezala aipatu zuen Godofredo Monmouthekoa historialari galestarrak bere Historia Regum Britanniae lanean, XII. mendean. Lord Alfred Tennyson olerkariak ere modu berean lotu zuen Tintagel Artur erregearekin, Erregearen maitasunak izeneko bere lanean.