Tipu Sahib
Tipu Sahib —Tipu sultana, Fateh Ali Khan Shahab, Tipu Saheb, Bahadur Khan Tipu Sultan eta Fatih Ali Khan Tipu sultan adoretsua (sultan bahadur) izenez ere ezaguna— (Devanhalli, India, 1749 edo 1753 - Seringpatam, India, 1799) Mysoreko sultana eta Indiako hegoaldeko gudari ospetsuena izan zen XVIII. mendean.
Haydar Ali printzearen semea zen. Frantsesekin ikasi zuen arma-lanbidea; eta karnata, mahratta eta britainiarren aurka borrokatu zen 1767-1782 bitartean. 1782an aitaren lekua hartu zuen, eta 1783an britainiarrak bere lurretatik kanpora egotzi zituen, frantsesen laguntzaz. 1789an mahrattek eta britainiarrek menderatu zuten. 1792an manupeko lur gehienak utzi behar izan zituen. Eta 1798an berriro eraso zien britainiarrei, Napoleon Bonaparteren laguntza jaso ondoren.
1799an hil zuten, Seringpatam hiriaren setioan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.