Tirana
|
Tirana |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Tirana | ||
| Albanieraz | Tiranë | ||
| Estatua | |||
| Konderria Barrutia |
Tirana Tirana |
||
| Alkatea | Edi Rama | ||
| Koordenatuak | 41°19′48″N 19°49′12″E / 41.33°N 19.82°EKoordenatuak: 41°19′48″N 19°49′12″E / 41.33°N 19.82°E | ||
Tirana Albaniako hiriburua eta hiri handiena da. Izen bereko barrutian dago kokatua, Albaniako erdi-mendebaldean. 353.400ko (2003) biztanle bizi dira bertan, musulmanak gehienak.
Tirana, Albaniako zentro industrial eta kulturala da. Industria garrantzitsuenak, ehungintza, janari industria, eraikuntzarako gaiak, altzairugintza eta zapatagintza dira eta hiritik hurbil ikatz eta lignito hobi handiak ustiatzen dira. Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua daude bertan.
1614. urtean sortu zen hiria, baina 1920. urtera arte ez zen Albaniako hiriburu bihurtu. 1939. urtean italiarrek okupatu zuten eta handik gutxira alemaniarrek inbaditu zuten. Albaniar abertzaleen babeslekua izan zen eta 1946an hantxe aldarrikatu zuten Albaniako Herri Errepublika Sozialista.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Tirana) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 21 | 24 | 27 | 28 | 31 | 36 | 42 | 40 | 40 | 36 | 28 | 22 | 42 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12 | 13 | 15 | 20 | 24 | 28 | 32 | 32 | 28 | 23 | 17 | 13 | 21.4 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -10 | -9 | -10 | -1 | 3 | 8 | 8 | 8 | 3 | 0 | -6 | -8 | -10 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2 | 3 | 5 | 9 | 13 | 16 | 18 | 18 | 15 | 12 | 8 | 4 | 10.3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 143 | 132 | 115 | 104 | 103 | 68 | 42 | 46 | 78 | 114 | 172 | 148 | 1265 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12 | 10 | 11 | 11 | 10 | 6 | 4 | 4 | 6 | 11 | 13 | 12 | 110 |
| Eguzki orduak | 127.1 | 124.3 | 158.1 | 204 | 266.6 | 297 | 353.4 | 328.6 | 264 | 217 | 126 | 86.8 | 2552.9 |
| Iturria: [1] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.