Tirol-Hego Tirol-Trentino Euroeskualdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
     Tirol, Austria      Hego Tirol, Italia      Trento, Italia Euroeskualdearen mapa, Austriako Tirolek eta Italiako Hego Tirol eta Trentinok osatua.

Tirol-Hego Tirol-Trento Euroeskualdea 1996an sortutako euroeskualdea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriako Innsbruck hiriburuko erakundeko, eta Italiako Bolzanoko eta Trentoko legebiltzarrak osatzen duten euroeskualdea eta 1998. urtean hasi ziren lankidetzan modu egituratu batean. Euroeskualde garrantzitsua da kideek euren esparruan botere legegilea dutelako[1].

Lurralde ordezkaritzan antolatzen da Tirolgo entitatea. Horrenbestez, ez dute estatu mailako ordezkariek erabakitzen, tokikoek hain zuzen ere. Antolaketa era honek sekulako garrantzia du. Innsbruckek, Bolzanok eta Trentok ordezkari bana dute Europan, Bruselan[1].

Ordezkaritza hau oso eraginkorra da harremanetan daudelako maila guztietako agintariekin[1].

Lantzen dituzten arloak[1]:

  • Energia
  • Osasuna
  • Turismoa
  • Hezkuntza
  • Gazteria
  • Ikerketa

Gaur egun, lankidetza sozioekonomikoa eta kulturan indartzea da euroeskualdearen helburua. Austriako eta Italiako estatuak mugaz gaindiko elkarlan honetan hasieran subiranotasuna galduko zutela uste zuten baina azkenean lankidetza babestu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «BESTE EREDU BATZUK», Berria, 2014-12-20

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]