Titanic Belfast museoa
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Titanic Belfast museoa |
||||
| Herria | Belfast, Antrimeko konderria | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 54°36′29.97″N 5°54′35.09″W / 54.6083250°N 5.9097472°WKoordenatuak: 54°36′29.97″N 5°54′35.09″W / 54.6083250°N 5.9097472°W | |||
| Garaia | 2012 | |||
| Helbidea | Titanic Quarter | |||
| Webgune ofiziala | ||||
Titanic Belfast museoa RMS Titanic itsasuntzi famatuari buruz Belfasten eraikitako museoa da.
Eduki-taula |
Eraikina[aldatu]
Eric Kuhne and Associates amerikar arkitektuek diseinatu zuten museoa. 2009 urtean hasi ziren eraikitzen eta 2012ko martxoaren 31ean inauguratu zuten. Belfastekoek "Izozmendia" (The Iceberg) esaten diote, daukan itxurarengatik.
Erakusketa[aldatu]
Museoaren sei solairutan bederatzi galeria daude eta beraietan Titanicen historia kontatzen da.
- Boomtown Belfast: XX mendearen hasierako hiria agertzen da, industrialki indartsua den garaia hain zuzen ere.
- Untziola: Titanicen eraikuntza eta langileen bizi baldintzak erakusten ditu.
- Uretaratzea: Titanic uretaratu zen eguna ikusten da, eta honek Belfast hirian izan zuen eragina.
- Horniketa: Titaniceko hiru klase desberdinetako gelen erreplikak daude.
- Lehenengo bidaia: Bidaiaren ibilbidea ikusten da, Belfast-Southampton-Cherburg-Queenstown eta handik ekialdera.
- Urperatzea: Titanic urperatzen ikusten da, bai eta azken uneetan izandako mezu telegrafikoak ere.
- Ondorena: Urperatzearen ondorengo egunak ikusten dira. Bizirik atera zirenen historiak, Urperatzearen inguruan egindako epaiketa...
- Mitoak eta kondairak: Titanicen inguruan sortu diren mitoak, filmeak eta abar aztertzen dira.
- Titanic azpian: Titanicen berraurkikuntza ikusten da. Itsas hondoko imaginak proiektatzen dira zinema pantaila handian.
Iruditegia[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Titanic Belfast