Titi (animalia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Callicebus cupreus espezieko titia

Titi hainbat tximino espezieren izen arrunta da. Hego Amerikan bizi dira, Amazonas ibaiaren eta haren adarren ibarretan, Peruko barrualdean eta Brasilgo hego-ekialdeko oihanetan batez ere. Neurriz txikiak izaten dira, 14-30 cm luze. Isatsa gorputza bezain luzea edo luzeagoa izaten dute. Ilea ere luzea eta leuna dute. Izaeraz beldurti samarrak eta baketsuak diren arren, ehiztari trebeak dira; animalia txikiak harrapatzen eta jaten dituzte.

Titi izena duten tximino espezieak:

  • Callitrichinae azpifamiliako (edo, autore batzuen arabera, Callitrichidae familiako) espezie guztien izen arrunta da:
    • Callithrix: C. acariensis, C. argentata, C. aurita, C. chrysoleuca, C. emiliae, C. flaviceps, C. geoffroyi, C. humeralifera, C. humilis, C. intermedia, C. jacchus, C. kuhlii, C. leucippe, C. manicorensis, C. marcai, C. mauesi, C. melanura, C. nigriceps, C. penicillata, C. pygmaea C. saterei.
    • Leontopithecus: L. caissara, L. chrysomelas, L. chrysopygus, L. rosalia.
    • Saguinus: S. bicolor, S. fuscicollis, S. geoffroyi, S. graellsi, S. imperator, S. inustus, S. labiatus, S. leucopus, S. martinsi, S. melanoleucus, S. midas, S. mystax, S. niger, S. nigricollis, S. oedipus, S. pileatus, S. tripartitus.
    • Callimico: C. goeldii.
  • Pitheciidae familiako, Callicebinae azpifamiliako eta Callicebus generoko honako hauek: C. bernhardi, C. brunneus, C. caligatus C. cinerascens, C. coimbrai, C. cupreus, C. donacophilus C. dubius, C. hoffmannsi, C. modestus, C. moloch, C. oenanthe, C. olallae, C. personatus, C. stephennashi, C. torquatus.
  • Cebidae familiako, Chrysotrichinae azpifamiliako eta Saimiriinae taldeko Saimiri generoan honako hauek: S. boliviensis, S. oerstedii, S. siureus, S. ustus, S. vanzolinii.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]