Titikaka
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokalekua | Peru, Bolivia | |||||
| Garaiera | 3.812 m | |||||
| Eremua | 8.372 km² | |||||
| Zabalera | 80 km | |||||
| Luzera | 190 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 107 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 284 m | |||||
| Arroa | 58.000 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 1.125 km | |||||
| Betebidea | 27 ibai | |||||
| Hustubidea | Desaguadero ibaia Lurrunketa |
|||||
| Uharteak | 42 | |||||
| Hiriak | Puno (Peru) Copacabana (Bolivia) |
|||||
Titikaka[1] munduko aintzira handiena da (8.372 km²), Peru eta Boliviaren artean kokatua. Andeetako goi ordokian dago, 3.812 metroko garaieran.
Aintzira ia bananduta dauden bi azpi-aintziraz osatua dago, Tiquina tartean bidez lotuak. Trate honek 800 metro ditu toki estuenean. Azpi-aintzira zabalena, Lago Grande edo Lago Chucuito, batez beste 135 metro sakon da (gehienezko sakonera 284 m). Azpi-aintzira txikiena, Lago Pequeño edo Lago Huiñaimarca (kitxuaz Wiñay Marka), batez beste 9 metro sakon da (gehienezko sakonera 40 m).
Titikakaren betebide nagusia bost ibai dira: Ramis, Coata, Ilave, Huancané eta Suchez ibaiak. Hauei euritik eta Andeetako glaziarrak urtzetik datorkie ura. Beste 20 bat ibaik aintzira dute amaiera. Hustubidea, berriz, Desaguadero ibaia da, baina honek uraren %10a baino ez du husten. Berez, galtzen den uraren %90a lurruntze bidez izaten da, haize bortitzek eta eguzki gogorrak indartua. Aintzira itxia da ia.
Uharteak [aldatu]
Titikakan 41 uharte daude, batzuk biztanle kopuru handikoak. Hauek dira nagusiak:
- Perun: Amantaní, Anapia, Campanario, Uros (kanaberaz egindako uharte artifiziala), Soto, Suasi eta Taquile.
- Bolivian: Isla de la Luna, Isla del Sol, Kalahuta eta Suriki.