Tito Puente

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tito Puente.

Tito Puente (New York, AEB, 1925eko apirilaren 20a - 2000ko ekainaren 1a) estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea izan zen. Oso ezaguna tinbal-jotzaile gisa. Bere ospeaz baliatuta, Latinoamerikako musika zabaldu zuen Estatu Batuetan, mamboa bereziki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan piano- eta perkusio-ikasketak egin zituen. 1930eko hamarraldiaren bukaeran, Noro Moralesen orkestran hasi zen perkusio-jotzaile gisa. Gero, musika-moldatzaile eta tinbal-jotzaile gisa lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Julliard Musika Eskolan ikasi zuen, latin-musikako orkestra onenetan jotzeari utzi gabe. 1949an bere taldea sortu zuen, eta hispaniar entzuleez harago ere arrakasta izandako lehen mamboa grabatu zuen: Albaniquito.

1956tik 1960ra bitartean disko asko grabatu zituen: Cuban Carnival (1956) eta Dance Mania (1958), besteak beste. Hurrengo hamarraldian grabatu zituen abestien artean, Caramelos (Pachanga con Puente diskokoa, 1961) eta Oye cómo va (El rey bravo diskokoa, 1962) dira ezagunenak. Grammy Saria jaso zuen Homage a Beny (1978), Tito Puente and His Latin Ensemble on Broadway (1983), Mambo Diablo (1985) eta Goza mi timbal (1989) diskoekin. 1990ean musika-eskola bat sortu zuen New Yorken.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tito Puente Aldatu lotura Wikidatan