Tito Sizinio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tito Sizinio
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 487 - K.a. 487
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. V. mendea ( urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
LeinuaSicinia gens (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Tito Sizinio (Sabino?) (latinez Titus Sicinius (Sabinus?)), Erromatar Errepublikaren hasiera inguruan erromatar kontsula izan zen politikari bat izan zen. Kargu hau, K.a. 487an bete zuen, Gaio Akilio Tusko kide izan zuelarik.

Sizinia gensak, kide patriziar zein plebeioak zituen. Gens honetako kontsul patriziar bakarra, Tito Sizinio Sabino izan zen. Historian aipatzen diren gainontzeko Sizinio guztiak plebeioak dira, eta horietako bakar bat ere kontsul izatera iritsi ez zen arren, bi ordenen arteko borroketan, plebeioen eskubideen zuztatze aktibitateengatik ospetsu egin ziren.

Siziniok, bere kide Akiliorekin batera, volskoen aurkako gerra aurrera eraman zuen, eta garaipena lortu zuen, Fasi Kontsularrek eta Dionisio Halikarnasokoak gogoratzen duten bezala.

Dionisio Halikarnasokoak, Titus Siccius deitzen du. Sizinio, ondoren, legatu bezala aritu zen Marko Fabio Vibulano kontsularen agintepean, K.a. 480an.


Aurrekoa
Espurio Nauzio Rutilo eta Sexto Furio Medulino
Erromatar kontsula Gaio Akilio Tuskorekin
K.a. 487
Ondorengoa
Espurio Kasio eta Prokulo Verginio Trikosta Rutilo