Titoren arkua
Titoren arkua garaipen arku bat da, Via Sacran dagoena, Erromako Forotik hego-ekialdera. Erromatar Inperioko enperadorea izan zen Tito hil eta handik gutxira eraikia izan zen, 79 eta 81 artean.
Titoren arkuak, Tito enperadoreak judutarren aurka lortu zituen garaipen ugariak oroitarazten ditu. Apaintzen duten irudiak, benetakoa eta jainkotiarraren artean dabiltza, konposizio bakar batean bilduz. Irudikatutako eszenetako batean, kasketa daraman pertsonai bat agertzen da, (Erroma jainkosa). Beste batean, "garaipen" bat agertzen da, enperadoreari erramu koroa jartzen dion izaki bat dena.
Arkua, podio batean sostengatzen da. Honen gainean, erdian leiho itsuak dituen kapitel konposatuzko bi zutabe itsatsi parerekin apaindutako bi pilareren gainean sostengatutako kanoi bobedaz osatutako gorputza dago. Gorputzaren gainean, atikoa dago, Tito aipatzen duen inskripzio batekin. Beste garaipenaren ate batzuk ez bezala, Konstantinoren arkua kasu, erliebeak, enjutetan biltzen dira, non giltzarrira doazen Garaipenak agertzen diren, gainontzeko arkutik nabarmentzen dena. Taulamendua, hiru aldetarako arkitrabe batekin, Jerusalemen erromatar legioen garaipen desfilea irudikatzen duen friso bat eta atikoa eusten duen erlaitz batekin osatuta dago. Arkubarnera, kasetoiekin apaindua dago eta, albo banatara, Jerusalemen Titoren sarreraren irudikapenak daude, soldaduek ondratua, zazpi besoko menora (argimutila) daramatenak.