Tivadar Csontváry Kosztka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tivadar Kosztka Csontváry» orritik birbideratua)
Tivadar Csontváry Kosztka

Bizitza
JaiotzaSabinov1853ko uztailaren 5a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBudapest1919ko ekainaren 20a (65 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta kazetaria
Mugimenduaespresionismoa

Discogs: 3107962 Find a Grave: 31383831 Edit the value on Wikidata

Tivadar Csontváry Kosztka (Kisszeben, 1853ko uztailaren 5a - Budapest, 1919ko ekainaren 20a) hungariar margolaria izan zen. XX. mendearen hasierako abangoardiako mugimenduaren parte izan zen, eta Europan ezagututako lehen margolari hungariarretako bat.

Aitaren arbasoak poloniarrak ziren. Hungariar sustraiekin zuen obsesioa gorabehera, Tsivadar eslovakieraz eta alemanieraz hitz egiten hazi zen. Hogei urtera arte farmazialaria izan zen. Hogeita zazpi urterekin ikuskari bat izan zuen. Ordutik aurrera munduan zehar bidaiatu zuen eta margolaritzan aritu zen.

Bere lan nagusiak 1903tik 1909ra margotu zituen eta erakustaldiak egin zituen Mendebaldeko Europan. Hungarian eszentrikotzat jo zuten bere begetarianismo eta bakezaletasunagatik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]