Tivoli parkea
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Tivoli parkea. |
||||
| Herria | Kopenhage | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 55°40′25″N 12°34′06″E / 55.67361°N 12.56833°EKoordenatuak: 55°40′25″N 12°34′06″E / 55.67361°N 12.56833°E | |||
| Garaia | 1843 | |||
| www.tivoli.dk | ||||
Tivoli parkea (danieraz izen osoa A/S Kjøbenhavns Sommer-Tivoli) Kopenhage hiriaren barruan dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken parkearen ondoren.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Hasiera batean "Tivoli & Vauxhall" izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: Jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 m² hain zuzen ere.
1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.
Atrakzio bereziak [aldatu]
- Txinatar Pantomima antzokia, Pantomimeteatret: 1874. urtean eraiki zuten eta gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
- Rutsjebanen mendi errusiarra: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen mendi errusiar zaharrenetakoa da.
- Tivoli Concert Hall: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
- Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.
Irudiak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Danieraz)(Ingelesez) Tivoli parkearen webgune ofiziala