Tlaxkalteka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sheet 5 of the Lienzo de Tlaxcala depicting a Spaniard entering Chalco with three Tlaxcalan soldiers a
Lienzo de Tlaxcalan soldadu espainiarrak Chalcora sartzen hiru soldadu tlaxkaltekekin

Amerikako nahua taldeko nahuatl azpitaldeko herria. Egun desagerturik da tlaxkalteka baina Colonen aurreko garaietan Mexikoko ordokian kokaturik zegoen. Lau jaurerri konfederatuetan (Tepetikpak, Okotelulko, Tizatlan, Quiahiztlan) eraturik zeuden, zeinek bere gobernua zuela eta guztiekiko arazoetan erabakiak elkar aditurik hartzen zituztela. Ez ziren inoiz azteken mende erori, nahiz eta bi herriok urte luzez elkarren aurka gudukatu ziren xochiyaoyotl deituriko gerra loratuetan: bi armadek borrokari ekiten zioten aurrez erabakitako egunetan eta lekuetan, bietako batek etsi arte. Kolonizatzaile espainiarrak iristean, haiei aurre egitea erabaki zuten bertako jaunek. Hernán Cortések Cholulan garaitu zituen tlaxkaltekak, baina, hala eta guztiz ere, haiek izan ziren espainiarren aliaturik leialenak; azteken aurkako kanpainan, espainiarrekin batera esku hartu eta lehengo etsaiez mendekua hartu zuten, eta geroztikako kolonizazioan ere parte hartu zuten.

Erreferentziak [aldatu]