Toamasina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toamasinako portua
Tamatave

Toamasina Madagaskarko ekialdeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (71.911 km2 eta 2.600.000 biztanle, 2001) hiriburua, Indiako ozeanoaren ertzean. 197.000 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Madagaskarko portu nagusia da, eta hortik igarotzen da esportazio-inportazioen erdia. Kafea, bainila, piperra, iltze-belarra eta grafitoa esportatzen ditu eta nekazaritzarako makineria, ehunak eta elikagaiak inportatu. Janari-industria eta altzairugintza dira hiriko industria nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toamasina Aldatu lotura Wikidatan