Tokariera
| Tokariera | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Loulan Erresuma, Agni, Turfan eta Kutxa | |
| Eskualdea: | Tarim Arroa, erdialdeko Asia | |
| Hizkuntza galdua: | IX. mendea | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Tokariera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | —
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Tokariera hizkuntza, edo hizkuntza multzoa, familia indoeuroparreko gutxien ezagutzen den adarra da. Bi hizkuntzek osatzen dute: A tokariera (turfaniera, arsiera edo ekialdeko tokariera izenez ere ezaguna) eta B tokariera (kutxeera edo mendebaldeko tokariera). Hizkuntza hauek VIII. mendea arte, gutxiago ala gehiago, hitz egin ziren, orduan hiztunak uigurrera pasa baitziren.
Hizkuntza hauek Erdialdeko Asiako Tarim Arroan hitz egin ziren, gaur egun Txinako Xinjiang eskualdean. Izena Ptolomeok eta beste historialari grekoek aipatzen dituzten tokarioek eman zieten (grekozko Τόχαροι). Beste batzuetan, tokarioak juezhiekin eta kuxanekin identifikatzen dira, eta Tokaristan izenak, normalean, Kristo ondoko lehen milurteko Baktria adierazten du. Testu turkiko batek hizkuntza turfanioa aipatzen du (twqry), ez dago argi, baina W. K. Müller-ek Baktriako tokharoi-ez ari dela uste du.