Tokioko Badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokioko Badiaren satelite ikuspegia.

Tokioko Badia (東京湾 Tōkyō-wan?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Kantō eskualdean kokaturiko badia da. Badiaren inguruan Tokioko metropolia hedatzen da. Edo Aroan Edo Badia (江戸湾 Edo-wan?) izena izan zuen. Hiru prefetura daude Tokioko Badiaren ertzean, Tokio, Kanagawa eta Chiba.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi penintsulek mugatzen dute badia, ekialdean Bōsō penintsulak eta mendebaldean Miura penintsulak. 150 km²-ko azalera dauka eta batazbesteko sakonera 40 metrotakoa da.

Uharte ugari baditu barnean baina bakarra da naturala, Sarushima, gainerakoak artifizialak dira Bakumatsu garaian Tokio babesteko eraiki eta gotortutakoak. Funtzio honekin iraun zuten Bigarren Mundu Gerra amaitu eta erresidentzial edo aisialdirako uharte bihurtu ziren arte. Uharte artifizal hauen artean aipagarrienak Odaiba da.

Hainbat ibai itsasoratzen dira bertan, garrantzitsuenak Sumida, Arakawa, Tama eta Edo dira.

Gizakiaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipaturiko uharte artifizialez gain Tokio metropoliko kaiak aipatu behar dira, Tokio bertakoaz gain Yokohamakoa eta Chibakoa batez ere. Badiari lapurtutako lurretan industriaguneak ere ezarri ziren dagoeneko Meiji berrezarkuntzan. Gaur egun Japoniako industriagune handiena da.

Hainbat zubik gurutzatzen dute Tokioko Badia, denetan ezagunena Rainbow zubia da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]