Tokorozawa (Saitama)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tokorozawa

Tokorozawa (Saitama)
Tokorozawa (Saitama) bandera

Tokorozawa (Saitama) armarria

Ofiziala 所沢市 (Tokorozawa-shi)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Saitama
Koordenatuak

35°48′00″N 139°28′0″E / 35.80000°N 139.46667°E / 35.80000; 139.46667Koordenatuak: 35°48′00″N 139°28′0″E / 35.80000°N 139.46667°E / 35.80000; 139.46667

Tokorozawa (Saitama) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Tokorozawa (Saitama)
Eremua 71,99 km²
Biztanleria 342.939 bizt.
Dentsitatea 4.763,7 bizt./km²
www.city.tokorozawa.saitama.jp

Tokorozawa (所沢市 Tokorozawa-shi?) Japoniako Honshuko uhartearen ekialdean dagoen Saitama prefeturako hiria da eta 342.939 biztanle ditu (2011).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saitama prefeturako laugarren hiri handiena da eta Saitama hiriburutik gertu, hego-mendebaldean dago. Gaur egun Tokio Handiko lo-hiri handi bat bihurtu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegi pare bat baziren Tokorozawan aintzinako garaietan, Tokorozawa Shinmei 110 urtean sagaratua eta Hatogamine Hachiman 921ean altxatua. Kamakura Aroan zehar borroka gogorrak izan ziren bertan 1333ko maiatzean. Borroka hauek Genko gerrari zegozkion, Kamakura shogunerriarekin bukatu zuen gerra. XV mendean Taki-no gaztelua eraiki zen baina 1590an suntsitu egin zuten.

Edo Aroan zetaren ekoizpena bultzatu zen eta Edoren iparraldeko errepideen bidegurutzean egonik herria garatzen hasi zen.

1911ean Japoniako lehen aire basea ezarri zen Tokorozawan. Aire base hau Bigarren Mundu Gerrararte erabili zen eta 1945ean estatu Batuetako armadak eskuratu zuen eta 1971ean itzuli zion japoniari.

Tokorozawa 1950ko azaroaren 3an bihurtu zen hiri.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tokorozawako aire museoa: Kōkūkōen parkean dago, 1911ean ezarri zen aire basean bertan.
  • Tokorozawa Shinmei: santutegia.
  • Hatogamine Hachiman: santutegia.
  • Hachikokuyama parkea: Hiriko parke ezagunena da. Totoro nire auzokoa anime film japoniarra bertan inspiratua dago.
  • Seibu Dome: Hiriko baseball estadioa.
  • Tokorozawa Muse: kontzertu-aretoa.
  • Taki-no gazteluaren aztarnak

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero urrian Tokorozawa Matsuri jaialdia ospatzen da. Bi egunetako musika, kultura eta kirol erakusketak egiten dira Kōkūkōen parkean dagoen aire baseko hangar zahar batean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokorozawa (Saitama) Aldatu lotura Wikidatan