Tokyo Skytree

Wikipedia(e)tik
Tokyo Sky Tree» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokioko Skytree
Tokyo Sky Tree 2012.JPG
Udalerria Tokio
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 35°42′36.5″N 139°48′39″E / 35.710139°N 139.81083°E / 35.710139; 139.81083Koordenatuak: 35°42′36.5″N 139°48′39″E / 35.710139°N 139.81083°E / 35.710139; 139.81083
Garaiera 634 m
Tokyo Skytree non dagoen adierazten duen Tokio-ko/-go/-eko mapa
Tokyo Skytree
Arkitektoa Nikken Sekkei
Eraikitzailea Obayashi Corp.
www.tokyo-skytree.jp

Tokyo Skytree (東京スカイツリー Tōkyō Sukaitsurī?) , "Tokioko zeruko zuhaitza", Japoniako Tokio hirian eraikitako telebista eta behatoki dorrea da. Tokioko Sumida auzoan dago. Eraikuntza 2008an hasi zen eta 2012an amaitu zen.

Egiturak 634 metro ditu eta Guangzhouko telebista dorrea gainditu du munduko telebista dorrerik garaienaren postuan.

2011ko martxoaren 18an egiturak gorengo garaiera eskuratu zuen[1].

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrearen lehen harria 2008ko uztailaren 14an jarri zen eta hilabete batzuk beranduago, 2009ko apirilean, egituraren zimendatze lanak burutu ziren. Urte bereko urrian, hasierako proiektua aldatu eta dorrearen garaiera 610 metrotik 634 metrora igo zen. Bien bitartean 2009. urtearen amaierarako dorreak 200 metroak gainditu zituen eta 2010eko otsailaren 16an 300 metroak ere gainditu zituen.

2010eko martxoaren 28an Tokyo Sky Tree dorrea, Japoniako egiturarik garaiena bihurtu zen, Tokioko telebista dorrearen 338 metroak gainditu eta gero. Urte bereko uztailean eraikuntzak jarraitu eta 400 metrora heldu zen. Urriaren 23an egitura nagusia eraikitzen amaitu eta dorrearen goialdeko antena jartzen hasi ziren. Abenduaren 1ean Taipei 101 etxe orratzaren 508 metroak gainditu zituen.

2011ko martxoaren 1ean Guangzhouko telebista dorrea (600 metro) gainditu zuen eta ordutik munduko telebista dorrerik garaiena da. Martxoaren 11n, Japonia ipar-ekialdea astindu zuen lurrikara bortitzaren ondoren, adituek eraikuntza lanak eta egitura aztertu baina ez zuten akatsik aurkitu eta eraikuntza lanek jarraitu zuten. Azkenik martxoaren 18an dorreak gorengo garaiera eskuratu zuen, 634 metro.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokyo Skytree Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Canton Dorrea
Munduko telebista dorrerik garaiena
2011 -
Ondorengoa
'Garaiena da'