Toledoko VI. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Toledoko VI. kontzilioa, Toledoko V. kontzilioa bezala, Txintila errege bisigodoak deitu zuen. 638ko urtarrilak 9an hasi zen, aurreko kontzilioan onartutakoa berretsi eta babes handiagoa eta ordurarte mantentzea ezinezkoa zirudien barne bakea lortzeko.

Esan bezala, kontzilioa 638ko urtarrilak 9an hasi zen, eta bertan berrogeitamairu gotzain egon ziren, aurrekoan egon zirenen bikoitza baino gehiago, eta han bildu zirenen artean Narbonense probintziatik etorritako hiru zeuden (Elna eta Lodèvekoak eta Narbona Escluako metropoliarra) V. kontzilioan ordezkatua egon ez zen probintzia. Kontzilioa Hispania eta Galiako gotzainen biltzartzat hartua izan zen, V.a ez bezala, "Hispaniako probintzi ezberdinetako" gotzainen kontziliotzat hartua izan zena.

Kontzilio honetako 19 kanonetatik, lau kontu politikoei buruzkoak izan ziren, beste hamabostak judu, monje, penitente, liberto, ordena sakratu, onurak eta Elizaren ondasunei buruzkoak izan ziren bitartean. Kontzilioak Martziano berrezarri zuen Écijako gotzain bezala, honen egoitzatik bere arerio zen Habentziok kendu zuelarik, aurretik azpijoko bidez kendu zuena (lehen apelazio bat jada Toledoko IV. kontzilioan eztabaidatua izan zen.

Biltzarrak eliz arau batzuk hartu zituen, baina batez ere V. kontzilioko erabakiak berretsi zituen erregearen eta honen familiaren segurtasunari buruz.

Kontzilioak atzerriko lurraldean babestu ziren eta handik erresuma kaltetu zuten delituren batzuren akusatu errudunen kontua jorratu zuen (dirudienez nahiko kopuru handia zena), horiek, preso hartuak izanez gero, eskumikatuak izango zirelarik.

Erregearen egoera sendotzen saiatu zen: anatema ezarri zen erregea eraso, tronutik kendu, bere egoera usurpatu edo kaltetzeko taldean batzen ziren ororen aurka. Erahila izan zen errege baten oinordekoa desohoratua izango zen erailketa horren erruduna edo errudunak zigortu ezean.

VI. kontzilioan juduen aurkako neurriak ere hartu ziren, dirudienez, Aita Santua pozteko onartu zirenak, honek hala eskatzen baitzuen gutun batean.

Eliz diziplinak erreformatu ziren Elizei eta komentuei erregearen edo fededunen dohaintza bidez lortutako ondasunen betirako domeinu absolutua onartuz.

Gotzaintza baten lorpena simonia bidez errudunaren ondasunaren galerarekin eta bere eskumikazioarekin zigortuko zen.


Aurrekoa
Toledoko V. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
638
Ondorengoa
Toledoko VII. kontzilioa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]