Toledoko XI. kontzilioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toledoko XI. kontzilioa Hispania Bisigodoan 675eko azaroak 7tik aurrera Toledoko Santa Maria Katedralean ospatu zen gotzainen biltzar bat izan zen. Une horretan errege zen Wambak deitu zuen. Pertsonalki hamazazpi gotzainek parte hartu zuten, eta beste bi euren diakonoen bidez ordezkatuak egon ziren (Segovia eta Ercávicakoak). Bost abade ere egon ziren.

Kontzilio honetan nagusiki gai erlijiosoak jorratu ziren, eliz diziplinari buruzko erreformak erabakiz eta Cartaginense probintzian, gainerakoetan bezala, urtero sinodo bat ospatu behar zela adieraziz, erabaki hau bete ezean, probintziako gotzainak (Cartaginensekoei erreferentzia eginez) urte betez eskumikatuak izango zirela erabaki zen, erregearen debeku bat egon ezean, sinodoak erregearen aginduz eta honek gotzain metropoliarrarekin adostutako datan ospatu beharko ziren. Probintzia guztietan salmoen kantua bateratu zen, eta zigorrak ezarri ziren jauregiko nobleziako emakumeekin harremanak zituzten gotzainentzat.

Beste behin, simoniaren gaia jorratu zen, kontrolatu ezin izan zena: gotzainak, sagaratua izatean, kargura iristeko ordaindu ez zuela edo ez zuela ordaintzerik zin egin zin egin behar zuen; ez baitzuen zin hori egiten ezin zen sagaratua izan, simoniaren erruduna erbesteratua eta bi urtez eskumikatua izango zen, baina bi urte horiek amaitzean bere barrutira itzulia izango zen (aurretik indarrean zegoena baino zigor arinagoa, beharbada simonia gutxiagotzen ari zelako). Gotzain batek justizia bere esku hartu eta zuen eta ez zegozkion ondasunak (erregearenak edo pribatuak) bereganatu zituen zenbait kasu ohartu ziren, gotzainek euren mendekoei agindutako hilketa kasuren batera ere iritsiz. Ondasun higiezinak eurenganatu eta jabetza pribatuak zituztenentzat konpentsazio bat ezarri zen lege zibilaren arabera (jabetza pribatuen bidez ordain zitekeena), eta bi astez eskumikatua izatea, ondasunik ez zutenentzat, Elizakoak erabiltzea eragozteko, kopuruaren araberako zigorrak ezarri ziren, penitentzia egun gehiago zenbat eta kopuru handiagoa izan. Argi uzten zen gotzainentzat ez zela aplikatzen une horretako Kodean indarrean zegoen zigorra, hau da, ezarritako isunak ordaintzerik ez zuena kaltetuaren esklabu bihurtzen zela aurreikusten zuena.

Kontzilioak magnateen alargun, alaba, iloba eta beste emakumezko senide batzuk limurtu zituzten gotzainen gaia ere jorratu zuen, kargutik kenduak, erbesteratuak eta eskumikatuak izango zirenak hil baino egun batzuk lehenagorarte. Zigor bera jasoko zuten goi nobleziako emakumeei edo jauregiko nobleei nahita zauriren bat egiten zietenei edo hauek hiltzen zituztenei. Nobleziaren aurkako lesio larrien kasuan, Talionaren legea aplikatuko zitzaien, edo, horren ordez, esklabu bihurtuak izango ziren. Kontzilioak euren kargua gorroto edo inbidiagatik mendeku pertsonaletarako baliatzen zuten gotzainen gaia ere jorratu zuen, euren etsaiei zigor gogorrak emanez, batzuetan heriotzera eramaten zituztenak zigor izpiritualak ezartzeko aitzakiarekin; horregatik, norbait bizitza arriskuan jarri zezaketen zigorrekin zigortua izan behar bazuen, publikoki egin beharko zela, edo, gutxienez, beste bi edo hiru klerigoren aurrean ezarri zen. Kontzilioak apaiz eta gotzainei kleroak ez zuela odolik isuri behar, eta, beraz, ezin zutela inor hil edo mutilatu, ezta inori halakorik egiteko agindu ere gogorarazi zien, pertsona askeei zein esklabuei zuzendutako araua zena.


Aurrekoa
Toledoko X. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
675
Ondorengoa
Toledoko XII. kontzilioa