Toledoko XVI. kontzilioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toledoko XVI. kontzilioa 693an ospatu zen Hispania Bisigodoan, une horretan errege zen Egikak deitua.

Suniefredoren matxinada Egika erregearen aurka 692ko bigarren erdialdean gertatu zen. Toledora itzuli bezain pronto, errege honek Toledoko XVI. kontzilioa deitu zuen, 693ko apirilak 25ean hasi eta maiatzak 2an amaitu zena. Ekitaldiak Pedro eta Paulo Apostolu Santuen Elizan Toledoko Vega Bajan, hirurogeitamabi gotzain (Narbonensekoak ez ziren joan jasaten ari ziren izurrite baten ondorioz) bost apaiz eta jauregiko sei kondek parte hartu zutelarik.

Kontzilioari eginiko idazkunean, erregeak bere konfidantza traizionatu zuten pertsona ugariei erreferentzia egin zien, eta erregea hiltzeko edo godoak hondoratzeko konspiratzen zuen edo matxinada bat bultzatzen zuen jauregiko funtzionario oro bere kargutik kendua izatea, berau Altxorraren esklabu bihurtzea eta beronen ondasunak konfiskatuak izatea exigitu zuen.

Gotzainek Sisberto sekularizatu zuten, une horretan Toledoko gotzaina zena eta erregearen aurkako konspirazio bateko buru izan zena, horren ondorioz eskumikatua izan zelarik, eta bere ondasunak konfiskatuak. Etorkizunean, matxinatu bakar batek edo bere oinordekoak sekula gehiago ezingo zuten jauregiko kargurik izan. Konfiskatutako ondasunak erregearen domeinu pertsonalera pasatu ziren.

Usurpatzaileak, Toledoko IV. kontzilioan onartu zen 75. kanonaren bidez anatematizatuak izan ziren, eta kanon hori hausten zutenak maila gorenean anatematizatuak izango zirela adierazi zen.

Erregeak, Narbonenseko gotzainei, kontziliora joaterik izan ez zutenak, Sinodo bat ospatzeko eta Kontzilioko emaitzak onartzeko esan zien.

Liber Iudiciorumi, beranduago Ervigio erregeak erreformatu zuena, erregeari ez beste edonori eginiko leialtasun zin oro legez kanpokoa zela adierazi zen. Lege batzuk baliogabetuak izan ziren, eta esklabuak mutilatzearen aurkako legeak berrezarri ziren. Judu bihurtuei zergak ez ordaintzea eta merkataritzan aritzea baimendu zitzaien.

Kontzilioak, hartutako erabakiak kleroari sei hilabeteko epean komunikatuak izan behar zirela adierazi zuen. Parrokiak eta gotzainek ondasun higiezinengatik eta paganismoaren aurkako borrokagatik lortzen zituzten errentengatik lortutako ordainak arautu ziren.


Aurrekoa
Toledoko XV. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
693
Ondorengoa
Toledoko XVII. kontzilioa