Tolosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Tolosa (argipena).

Tolosa

 Gipuzkoa
Tolosa
Tolosaren ikuspegi orokorra. 2011ko otsailaren 11.
Tolosako bandera

Tolosako armarria

Izen ofiziala Tolosa
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Ibai Iriarte (Bildu)[1]
Herritarra tolosar
Koordenatuak

Gipuzkoa municipalities Tolosa.JPG

Eremua 37,39 km2
Distantzia 25 km Donostiara
Posta kodea 20400
Biztanleria 18.232 bizt (2011)
Dentsitatea 487,62 bizt/km²
Sorrera 1256
http://www.tolosakoudala.net

Tolosa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerri nagusia da, ezaguna bertako Inauteriak direla eta. Hamar urtez (1844-1854[2]) Gipuzkoako hiriburua izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Izenaren jatorria

Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritik jaso zuen izena, latinezko eta okzitanierazko izena, euskarazkoaz gain, horrela baita (frantsesez Toulouse da). Hiribildua 1256an sortu zuen Alfontso X.ak eta, garaiko ohiturari jarraituz, ospe handiko hiri baten izen bera eman zion. Okzitaniakoa eta Gipuzkoakoaz gain, badira beste Tolosa batzuk, Portugalen (Nisa udalerriko herria), Filipinetan (Leyten) eta Argentinan (Buenos Aires probintzian).

[aldatu] Geografia

Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik hogeitabost kilometrora. Udalerriak azalera handia dauka Gipuzkoako udalerrien batezbestekoarekin alderatuz, 37 kilometro koadro.

[aldatu] Auzoak

Iurre, Berazubi, San Esteban, San Blas, Izaskun, Amarotz, Usabal, Montezkue, Belate, Belabieta, Alliri, Arramele, Iparragirre eta Alde Zaharra, Bedaio, Aldaba, Aldaba txiki, Auzo Txikia, eta Urkizu.

[aldatu] Mugakideak diren herriak

Ibarra ekialdean, Irura eta Anoeta iparraldean, eta Alegi hegoaldean.

[aldatu] Hidrografia eta orografia

Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du, ibai horrek Araxes eta Berastegi erreketako urak jasotzen ditu.

Bestalde, mendi hauek daude Tolosa udalerrian: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz, Herniozabal...

[aldatu] Historia

Tolosa udalerria eta Uzturre mendiaren ikuspegi orokorra.

San Esteban auzoan, 9.000 urte dituen asentamentua aurkitu zen. Bertan jasotako tresnen eta landutako silex aztarnen arabera, ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen taldea zen.

Brontze Arokoa da Belabietako trikuharria, orain dela 4.000 urte ingurukoa; Burdin Arokoa dugu Intxur izeneko bizileku gotortua, Aldaba auzoan. 2.300 urte inguru eduki ditzake, eta badu zerikusirik Oria bailarako beste hainbat bizitokirekin: (Murumendi, Beasainen; Basagain, Anoetan; Buruntza, Andoainen).

Aintzinaro osoa, erromanizazioa barne, eta Gipuzkoa Historian sartu zenekoa, ia 1025 urtera arte, oso gutxi ezagutzen dugun denboraldi iluna da.

1200. urtean Gipuzkoa Gaztelako Erresumari batu zitzaion. 1256an, Alfontso X.ak forua eman zion Tolosari, hiribilduko biztanleek inguruetako herriek edota probintziek ez zituzten eskubideak jaso zituzten.

1794ko abuztuaren 9an, Konbentzio Gerraren baitan, frantsesek hiria hartu zuten eta Espainiako Independentzia Gerran hamarkada batzuk geroago okupazioa errepikatu. Okupazio napoleonikoan, berriz, gerrillen erasoak gertatu ziren eskualdean.

Gerra Karlistetan, 1872-1876 artean, Tolosa karlistek kontrolatzen zuten hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Izan ere, El Cuartel Real egunkariaren egoitzetako bat bertan zegoen.

1844tik 1854ra, liberalen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta Donostiak ordezkatu zuen arte, Aldundia eta gobernu-kudeaketa guztia hiriburu berrira eraman baitzituzten.

1922an Laskuraingo zabalgunea egiten hasi zen, Gillen Eizagirre udal arkitektoaren diseinuaren arabera.

[aldatu] Politika

2003ko maiatzaren 25ean egin ziren udal hauteskundeetan EAJk 7 Zinegotzi lortu zituen, 4 EAk, 2 PPk, 2 PSE-EEk eta 1 EB-Bk. Horren ondorioz, alkate Jokin Bildarratz (EAJ), lehendabiziko alkate tenientea Olatz Peon EAJ eta bigarrengoa Onintza Lasa (EA) hautatu ziren.

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk lortu zuen gehiengo osoa 9 zinegotzi eskuratuz, EAk 3, PSE-EEk 2, EB-Aralar koalizioak 2 eta PPk 1. EAE-ANVren zerrendak inpugnatuak izan ziren, baina jasotako boto nuluekin 4 zinegotzi eskuratuko zituzkeen. Gobernu Batzordea EAJk eta EAk osatzen dute, Jokin Bildarratz bigarrengoz alkate dela.

2011ko maiatzaren 11an Bilduko Ibai Iriarte alkategaia Aralar alderdiko Iñaki Irazabalbeitia zinegotziaren babesarekin Tolosako alkate bilakatu zen.


Tolosako Udaleko alderdi politikoak 2011

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua Ehunekoa
Bildu
8
3.804
%40,53
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7
3.629
%38,66
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE (PSOE))
1
586
%6,24
Aralar
1
475
%5,06
Alderdi Popularra (PP)
0
464
%4,94
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
0
202
%2,15
Hamaikabat (H1!)
0
83
%0,88

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Idiakez jauregiaren zati bat, errota eta Santa Mariaren eliza.
  • Iturriza jauregia, XVI. mende bukaerakoa.
  • Idiakez jauregia, XVII. mendekoa, barroko estilokoa, eta oinplano zatikatu eta interesgarria duena. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
  • Aranburu jauregia, XVII. mendekoa, barroko estilokoa.
  • Atodo Jauregia (XVI. mendekoa). Kale Nagusian, 35.ean. Pizkundetar estilokoa, handia, harlanduz eginiko fatxada, teilatu-hegal bikoitza du zuburu landuaz egina. Eskuz landutako burdinazko balkoi ederrak ditu oin nagusian eta hogei zulo simetriko arku apaldunez egindakoak azken oinean. Armarri artistikoa: bi haur postura panpoxean lehoi arrapalarkua erakutsiz. Fermin Atodoren jaiotetxea, jauregiko kontea, 1558an Tolosako tertzioen kapitaina eta Erroman Filipe II.aren enbaxadore izan zena.
  • Kultur Etxea (XIX. mendekoa). Laukizuzen luzexka itxurako oina du eta garai bateko harresien lekuan dago. Horren ondorioz, Alde Zaharreko Arostegieta eta Errementeri kaleen hegoalderako bidea mozten du. Berpizkunde isabeldar estilokoa, laurogeigarren hamarkadan guztiz berritua izan zen Kultur Etxea egiteko asmotan. 1844-1854 bitartean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza izan zen.
  • Justizia Jauregia (1853). Euskal Herria plaza lauki arkupedunaren alde bat betetzen du eta alde bakoitzak 50 metro ditu. Neoklasiko estilokoa da plaza guztia eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, Beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako gartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenenzko "Nere amak baleki" zortziko hunkigarria. 2009 urtetik aurrera, TOPIC, tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren egoitza izango da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra.
  • San Frantzisko eliza, XVI. mendearen bukaerako estilo pizkundetarrekoa.
  • Santa Klara komentua eta eliza, XVIII. mendekoa.
  • Bonberenea etxe okupatua, musika kontzertu ugari eta mota askotako kultur ekintzak egiten dira.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
8.100 9.393 11.031 12.307 13.024 14.953 16.296 18.688 18.899 18.150 17.642 18.044

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

Oria ibaia Tolosa zeharkatzean.
Tolosako Zerkausia eta Oria ibaia.

[aldatu] Musika

Tolosak ere musikari dagokionez bere pertsonai eta talde ezagunak ditu.


[aldatu] Tolosako ereserkia

Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!
Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!

Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.

Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
inaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.

[aldatu] Gastronomia

Tolosako babarrunez osatutako platera.

[aldatu] Tolosar ezagunak

Sakontzeko, irakurri: Tolosar ezagunen zerrenda

Tolosar ezagunen artean Justo Mokoroa idazlea, Jose Ariztimuño "Aitzol" kazetari eta idazlea, Ainhoa Arteta sopranoa, Antonio Maria Labaien idazle, euskalzale, antzerkigile,Periko Alonso eta haren semea Xabi Alonso futbolariak eta Edurne Pasaban alpinista ditugu, besteak beste.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tolosa
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak