Tolosa

Koordenatuak: 43°08′19″N 2°04′21″W / 43.1386°N 2.0724°W / 43.1386; -2.0724
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tolosa (argipena)».
Tolosa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Fitxategi:Ez
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaTolosa
Posta kodea20400
INE kodea20071
Herritarratolosar
Ezizenazuriak
Kokapena
Koordenatuak43°08′19″N 2°04′21″W / 43.1386°N 2.0724°W / 43.1386; -2.0724
Map
Azalera37.39
Garaiera75 m
Distantzia25 km Donostiara
Demografia
Biztanleria20.065 (2023)
179 (2022)
alt_left 10.165 (%50,7) (%47,4) 9.502 alt_right
Dentsitatea536,64 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,01
Zahartze tasa[1]% 16,09
Ugalkortasun tasa[1]‰ 41,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,2 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,1 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 61,99 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 70.94 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 57.54 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1256
Webguneahttp://www.tolosa.eus/
Hiri senidetuakBondoufle, Uztaritze eta Charleville-Mézières

Tolosa Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, 19.041 biztanle baitzituen 2016. urtean. Hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.[4]

XX. mendearen bukaeraraino, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa, eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita.

Kultura arloan, Tolosako inauteriak Euskal Herria osoan dira ezagunak eta kanpoko jende asko erakartzen dute. Ospea duten beste jaialdiak Titirijai txotxongiloen jaialdia eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa dira. Gastronomian, ospetsuak dira Tolosako babarrunak.

Izenaren jatorria

Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritik jaso zuen izena, (okzitanieraz: Tolosa, frantsesez: Toulouse). Hiribildu gutuna Alfontso X.a Gaztelakoa Jakitunak eman zion 1256an, eta, garaiko ohiturari jarraituz, ordurako bazen eta ospe handia zuen hiri baten izena eman zion. Okzitaniakoaz eta Gipuzkoakoaz gain, badira beste Tolosa batzuk: Portugalen (Nisa udalerriko herria), Filipinetan (Leyten) eta Argentinan (Buenos Airesko probintzian).

Geografia

Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik hogeita bost kilometrora. Udalerriak eremu handia hartzen du Gipuzkoako udalerrien batez bestekoarekin alderatuta, 37 kilometro koadroko azalera baitu.

Hidrografia eta orografia

Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du; ibai horrek Araxes eta Berastegi erreken urak jasotzen ditu.

Bestalde, mendi hauek daude Tolosako udalerrian: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz, Herniozabal...

Udalerri mugakideak

Ibarra ekialdean, Irura eta Anoeta iparraldean, eta Alegi hegoaldean.

Auzoak

Iurre, Berazubi, San Esteban, San Blas, Izaskun, Amarotz, Usabal, Montezkue, Belate, Belabieta, Alliri, Arramele, Iparragirre eta Alde Zaharra, Bedaio, Aldaba, Aldaba txiki, Auzo Txikia, eta Urkizu.

Historia

San Esteban auzoan, duela 9.000 urteko giza kokaleku bat aurkitu zuten. Bertan jasotako tresnen eta landutako silex aztarnen arabera, ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen giza taldea zen.

Brontze Arokoa da Belabietako trikuharria, orain dela 4.000 urte ingurukoa; Burdin Arokoa dugu Intxur izeneko bizileku gotortua, Aldaba auzoan. 2.300 urte inguru eduki ditzake, eta badu zerikusia Oria bailarako beste hainbat bizitokirekin: (Murumendi, Beasainen; Basagain, Anoetan; Buruntza, Andoainen).

Antzinaroan zehar (erromanizazioa barne) ez dago Tolosa eta bere ingurukoari buruzko daturik. Lehen erreferentzia historikoak Erdi Aroan agertzen dira Gipuzkoan.

Tolosako ikuspegi panoramikoa, Izaskungo igoerako errepidetik ikusita.

1200. urtean Gipuzkoa Gaztelako Erresumari batu zitzaion. 1256an, Alfontso X.a Jakitunak forua eman zion Tolosari, eta hiribilduko biztanleek inguruetako herriek edota probintziek ez zituzten eskubideak jaso zituzten.

1794ko abuztuaren 9an, Konbentzio Gerran, frantsesek hiria hartu zuten, eta Espainiako Independentzia Gerran hamarkada batzuk geroago okupazioa errepikatu. Okupazio napoleonikoan, berriz, gerrillen erasoak gertatu ziren eskualdean.

Karlistaldietan, 1872-1876 artean, Tolosa karlistek kontrolatzen zuten hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Izan ere, El Cuartel Real egunkariaren egoitzetako bat bertan zegoen.

1844tik 1854ra, liberal moderatuen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta liberal aurrerakoiak gobernura iritsi eta Donostiak ordezkatu zuen arte, Aldundia eta gobernu-kudeaketa guztia hiriburu berrira eraman baitzituzten.[5]

1922an Laskuraingo zabalgunea egiten hasi zen, Gillen Eizagirre udal arkitektoaren diseinuari jarraituz.

1936ko abuztuaren 11ean Espainiako Gerra Zibilaren hasieraldera, abuztuaren lehen egunetan indar frankistak Nafarroatik Zegamara sartu eta Goierri igaro ostean Tolosa bereganatu zuten, eta handik ordu gutxira Tolosako euskarazko eta euskal kulturari buruzko liburuen erreketa burutu zuten.

Ekonomia

Uzturre mendiaren ikuspegia Tolosatik.

Ekonomi jarduera nagusiak zerbitzuetakoak dira, merkataritza eta administrazio-gune garrantzitsua da. Industria (metalaren industria, inprimategiak, zurgintza eta ehungintza) eta eraikuntza ere garrantzitsuak dira. Tolosako ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat izan den papergintza, berriz, gainbeheran sartua da guztiz, eta lantegi gehienak itxiak. Lehen sektoreak garrantzi gutxiago du Tolosako bertako ekonomi jardueren artean, baina inguruko herrietako nekazari eta abeltzainen bilgune nagusia da. Lanean ari diren tolosarren % 1 besterik ez dabil sektore honetan; gainerakoak, erdibana ari dira beste bi sektoreetan.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera

Tolosako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2003ko maiatzaren 25ean egin ziren udal hauteskundeetan EAJk 7 Zinegotzi lortu zituen, 4 EAk, 2 PPk, 2 PSE-EEk eta 1 EB-Bk. Horren ondorioz, alkate Jokin Bildarratz (EAJ), lehendabiziko alkate tenientea Olatz Peon EAJ eta bigarrengoa Onintza Lasa (EA) hautatu ziren.

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk lortu zuen gehiengo osoa 9 zinegotzi eskuratu baitzituen, EAk 3, PSE-EEk 2, EB-Aralar koalizioak 2 eta PPk 1. EAE-ANVren zerrendak inpugnatuak izan ziren, baina jasotako boto baliogabeekin 4 zinegotzi eskuratuko zituzkeen. Gobernu Batzordea EAJk eta EAk osatu zuten, eta Jokin Bildarratz bigarrenez alkate izan zen.

2011ko maiatzaren 11n Bilduko Ibai Iriarte alkategaia Tolosako alkate bilakatu zen, Aralar alderdiko Iñaki Irazabalbeitia zinegotziaren babesaz.

2015eko udal hauteskundeen ondoren, EAJ alderdiko Olatz Peon bihurtu zen alkate.

2015eko udal hauteskundeak

Tolosako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
4.723 (% 50,18)
7 / 17
3.629 (% 39,26)
Euskal Herria Bildu*
7 / 17
3.779 (% 40,15)
8 / 17
3.804 (% 41,16)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
637 (% 6,77)
1 / 17
586 (% 6,34)
Aralar**
1 / 17
475 (% 5,14)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2015eko hauteskundeetan Aralar Euskal Herri Bildu koalizioaren barruan aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Ondasun nabarmenak

Idiakez jauregiaren zati bat, errota eta Santa Maria eliza.
  • Aldundiaren jauregia (XIX. mendea). Triangelu plazan dago. Barrenatxoenea edo Portaletxe etxearen orubean dago eraikia, estilo Neoklasiko isabelinoan, eta laukizuzen luzanga da oinplanoaren forma. Antzinako harresiaren lerroari jarraituz eraikita dago, eta, beraz, fatxada alde zaharreko kaleekiko perpendikularra du eraikin honek. 80ko hamarkadan goitik behera berritu zuten, kultur etxea izan zedin (Antonio Maria Labaien Kultur Etxea da). 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza izan zen.
  • Andia dorrea: Kale nagusiko 17 zk.-n dago. Gaur egun, Erdi Aroko eraikinetik, zimenduez gain, armarria eta bi gargola gelditzen dira. Domenjón González de Andia, — ezizenez "Gipuzkoako Erregea"—, bizi izan zen han.
  • Aranburu jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa. Eraikin irregularra da, eta lau isurkiko teilatua du. Aurrealdeko fatxada apaindura gutxikoa da. Miguel Aranburu legelariaren armarria du (Gipuzkoako foruen bilduma idatzi zuen, 1697an).
  • Arrameleko San Joan Kapera (1850): Arramele auzoan, estilo neoklasikoan dago egina.
  • Atodo jauregia (XVI. mendea). Kale Nagusian, 35 zk.-n. Estilo errenazentistakoa, handia, eta fatxada, harlanduz egina, harburu zizelkatuek eusten dioten aleroi bikoitzez babestua dago. Eskuz landutako burdinazko balkoi ederrak ditu oin nagusian, eta azken oinean arku beheratuek osatutako hogei zulo simetriko. Armarri artistikoa: bi haur postura panpoxean, arrapala-lehoi bat erakusten dutela. Fermin Atodo konde palatinoaren jaiotetxea da. Hura Tolosako tertzioen kapitaina izan zen 1558an, eta Erroman Filipe II.aren enbaxadore.
  • Berdura plaza (1899). Tolosako azokaren kokalekuetako bat. Alde Zaharrean dago. Estalduraren egitura burdinazkoa da, eta gaina kristalezkoa du. Barazkien, loreen eta landareen azoka da.
  • Bonberenea etxe okupatua, musika kontzertu ugari eta mota askotako kultur ekintzak burutu ohi dira.
  • Corpus Christi eliza: Kondeko aldaparen eta Sakramentinoen aldaparen artean dagoen eliza.
  • Errota: Santa Maria elizaren alboan dagoen XIV. mendeko errota da. Gaur egun haur-liburutegia eta taberna da.
  • Gaztelako atea. Triangelu plazan dagoen sarrera-arkua handia da, eta kokatua dago Erdi Aroaz geroztik harresian Tolosatik Gaztela aldera joateko atea zegoen leku berean.
  • Idiakez jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa, eta oinplano zatikatu eta interesgarria duena. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
  • Iturriza jauregia, XVI. mende bukaerakoa.
  • Kultur Etxea (XIX. mendekoa). Laukizuzen luzexka itxurako oina du eta garai bateko harresien lekuan dago. Horren ondorioz, Alde Zaharreko Arostegieta eta Errementeri kaleen hegoalderako bidea mozten du. Berpizkunde isabeldar estilokoa, laurogeiko hamarkadan guztiz berritua izan zen Kultur Etxea egiteko asmotan. 1844-1854 bitartean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza izan zen.
  • Justizia jauregia (1853): Euskal Herria plazak lauki arkupedunaren alde bat betetzen du eta alde bakoitzak 50 metro ditu. Estilo neoklasikoa du plaza guztiak, eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak, eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako kartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenezko "Nere amak baleki" zortziko hunkigarria. 2009. urtetik aurrera, TOPIC, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren egoitza da. Europa osoan txotxongilo artearentzat zentro integral bakarra.
  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 1904an Kortazar arkitektoak eraikia, Gipuzkoa osoan hormigoiz eraiki zen lehenbiziko eraikinetako bat izan zen. Jada XVI. mendetik aurrera Tolosa udalerria Probintzia Artxibategiaren egoitza zen, aurretik elizan zegoen
  • Gorrotxategi museoa: XIV. eta XIX. mendeen artean gozogintzan erabiltzen zituzten lan teknikak ikusgai daude.
  • Lapaza etxea: XVIII. mendeko eraikina da.
  • Naparzubia: Erdi Arotik Tolosatik Nafarrora joateko edota etortzeko erabili izan den zubia.
  • Plaza Berria: XVIII. mendean Tolosako Alde Zaharran eratutako plaza da.
  • San Frantzisko eliza eta komentua: Gaztelara zihoan antzinako Errege Bidean dago. Oinplano basilikala du eta 1676 urtealdera Nikolas Zumeta eta Agustin Lizarragak eraiki zuten. Bertako aldaree nagusiko erretaula eeta Antiatarren kapera nabarmentzekoak dira.
  • Santa Klara komentua eta eliza: Klarisatar mojen XVIII. mendeko zenobio barrokoa. Urreztatutako txurrigeratar-rokoko erretaula nagusia du.
  • Santa Maria eliza: Gaur egungo eraikina XVIII. mendekoa da eta 1.630 m²-ko azalera du. Antzinako eraikina 1503ko suteak kaltetu eta diru falta zela eta, 1548. urterarte ezin izan zitzaien berreraikitze lanei ekin. 1761an Martin Karrerak gaur egungo aurrealda eraiki zuen. XIX. mendean Silvestre Pérezek eraldaketa neoklasikoak gehitu zizkion.
  • San Migel eliza: Aldaba auzoan dagoen eliza.
  • Triangelu plaza: Tolosako bizitza sozialaren erdigunea, bertan urtero Ostegun Gizen egunez Tolosako inauteriei hasiera ematen zaie.
  • Tolosako zezen plaza: 1903ko ekainaren 24an inauguratua. Egun hartan Bombita zezenlariak toreatzea espero zen baina Bonarillo eta Guerreritok ordezkatu zuten.
  • Tolosako udaletxea: 1657-1672 artean eraikitako barroko estiloko ateztatuko beehe solairua eta burdin landuzko balkoiak ditun eraikina. Juan Arburola harginaren lana da.
  • Zerkausia: Tolosako eraikin eta ikur herrikoi nabarmenetakoa, 1899-1900 artean Juan Alejandro Mujika arkitektoak proiektatu zuen.

Kultura

Jaialdiak

Hainbat jaialdi ospatzen dira urtean zehar Tolosan. Besteak beste, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, Titirijai Jaialdia, Amalur Jardunaldiak, Eskultur Astea,[6] Tolosandblues eta bi urtez behin ospatzen den Bonberenea Sutan jaialdia aipatu daitezke.

Jaiak

Tolosako Zerkausia eta Oria ibaia.

Tolosako inauteriak urtero ospatzen diren festak dira eta inauteri gehienetan bezala, Pazkoa da erreferentzia data zehazteko. Tolosan ematen den gertaera sozial eta kultural garrantzitsuena da.[7]

Udako solstizioaren eta Joan Bataiatzailearen egunaren inguruan ospatzen diren festak dira.[8] Festetako elementu batzuk Ekainak 23ko San Joan sua, eta Ekainak 24ko Udal agintarien segizioa, prozesioa, Bordondantza eta Eskopetarien konpainiak dira besteak beste.

Musika

Tolosak ere musikari dagokionez bere pertsonai eta talde ezagunak ditu.

Tolosako ereserkia

Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!

Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!

Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.

Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
inaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.

Elkarteak

Gastronomia

Tolosako babarrunez osatutako platera.

Tolosar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Tolosar ospetsuen zerrenda»

Tolosar famatuenen artean ditugu Justo Mokoroa idazlea, Jose Ariztimuño "Aitzol" kazetari eta idazlea, Ainhoa Arteta sopranoa, Antonio Maria Labaien idazle, euskaltzale eta antzerkigilea, Periko Alonso eta haren seme Xabi Alonso futbolariak, eta Edurne Pasaban alpinista.

Hiri senidetuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tolosa Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa