Tolosa Okzitania

Wikipedia(e)tik
Tolosa (Okzitania)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tolosa Okzitania

 Midi-Pyrénées
Montage Toulouse 2.jpg
Tolosako bandera

Tolosako armarria

Izen ofiziala Toulouse
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
 Midi-Pyrénées
Garona Garaia (31)
Tolosa (burua)
Alkatea Jean-Luc Moudenc (UMP)
(2014-2020)
Herritarra tolosar
Koordenatuak 43°36′15″N 01°26′36″E / 43.60417°N 1.44333°E / 43.60417; 1.44333Koordenatuak: 43°36′15″N 01°26′36″E / 43.60417°N 1.44333°E / 43.60417; 1.44333
Tolosa Okzitania non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Tolosa Okzitania
Eremua 118,30 km2
Posta kodea 31000 > 31500
Biztanleria 390.350 bizt. (1999)
Dentsitatea 3.299,66 bizt./km²
Sorrera Tolosa erromatar hiria
Aglomerazioa Tolosa Handia (Grand Toulouse)
INSEE kodea 31555
http://www.toulouse.fr

Tolosa edo Tolosa Okzitania[1] (frantsesez Toulouse, okzitanieraz Tolosa), Frantziako hegoaldean dagoen prefetura hiria da, Midi-Pyrénées eskualdearen eta Garona Garaia departamenduaren hiriburua, Garona ibaiaren ertzean, Pirinioetako mendialdearen iparraldean.

Garona ibaiaren ondoan kokatua, 760.000 biztanle inguru zituen 1999an. Haren metropolialdea kontuan hartuta, ia 1.000.000 biztanle, Frantziako hegoaldeko bigarren hiria da, bai eta Europa osoan hazten ari den azkarrenetakoa ere. Izan ere, Europako industria aeroespazialaren kokagunea da. Artzapezpikutegia ere bada.

Gipuzkoako Tolosa herritik desberdindu behar denean, Tolosa Okzitania erabili behar da[2].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Tolosa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.4 11.2 14.0 16.2 20.5 24.2 27.6 27.5 24.2 18.9 13.0 10.1 18.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.8 7.2 9.3 11.4 15.4 18.8 21.7 21.7 18.6 14.3 9.1 6.7 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.2 3.2 4.5 6.5 10.3 13.3 15.7 15.9 12.9 9.6 5.2 3.3 8.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51.7 51.3 53.8 66.8 77.2 64.4 45.4 50.5 52.2 52.3 50.7 52.2 668.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.6 9 9.5 10.2 10.2 7.6 5.3 5.8 6.7 8 8.7 8.5 99.1
Eguzki orduak 104 119 182 184 217 207 245 238 195 138 96 84 2009
Iturria (1): Météo France[3]
Iturria (2): World Meteorological Organisation[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garona ibaia Tolosan


Iberiar kulturako herri bat bizi zen Okzitaniako Tolosa aldean, K.a. IV. mendean herri zelta bat, volsco tectosagoak, nagusitu zenean. K.a. 120. urtean konkistatu zuten erromatarrek eta hiri berri bat eraiki zuten. V. mendearen hasieran, Galiako hego-ekialdeaz jabetu ziren bisigodoak eta bertan ezarri zuten beren erreinuko hiriburua. 508an frankoak nagusitu ziren hirian, eta bertatik ekin zioten herri eusko-akitaniarren aurkako erasoari. VII. mendetik aurrera Akitaniako dukerriko hiriburua izan zen eta VIII. mendearen hasieran musulmanek hartu zuten. 721. urtean, Eudon Akitaniakoak bertan menderatu zituen musulmanak; VIII. mende bukaeran frankoen esku geratu zen berriro, eta Tolosako konderria sortu zuten haiek (778). IX-XIII mende bitartean dukerri independente gisa jardun zuen, baina XI. mendetik aurrera lurralde asko galdu zituen. XIII. mendearen hasieran, erlijio gerra giroan bizi izan zen hiria (albitarren aurkako gerra, Tolosako setioa, 1218) eta 1249an Frantziako erresumaren barnean geratu zen. XIII. mendetik aurrera kultura eta unibertsitate hiri guztiz garrantzitsua izan zen. 1420tik Frantziako Iraultza arte bertan egon zen Languedoceko Parlamentua, eta XVI. mendean, erlijio gerren garaian, katolikoen aldeko hiria izan zen. Merkataritza hiri tradizionala izan zen XVIII. mende amaiera arte, eta XIX. mendean, burdinbidea bertaraino iritsi ondoren, hasi zen hazten eta inguruko lurraldeetako laborari jendea hartzen.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
52.612 50.171 51.689 52.328 59.639 77.372 90.368 94.227 96.564
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
103.144 113.714 126.936 124.852 131.642 140.289 147.617 149.791 149.963
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
149.841 149.438 149.576 175.434 180.771 194.564 213.220 264.411 268.863
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
323.724 370.796 373.796 347.995 358.688 390.350 437.715 - -


Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Institut d'Estudis Occitans, okizitanierako Akademia, Tolosan dago. Honela, Tolosa kultura okzitaniarraren hiriburu ezofiziala da. Gurutze okzitaniarra hiriko ikurtzat hartu da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eremu oparo bateko merkataritza-gune garrantzitsua da. Industria (hegazkinak, altzairuak, ehunak, papera, zapatak, beira, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria) da ekonomia jarduera nagusia. Industria aeroespazialean, Airbus hegazkin ekoizlearen egoitza da.

Tolosar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak (Euskaltzaindiaren 36. araua).
  2. Idem (192 or.)
    Izen hau Euskal Herrian dagoen Tolosa izen bereko herritik bereizi behar denean, honela erabiliko da:
    – Izenburu gisa: Tolosa Okzitania.
    – Testuetan, deklinaturik eman behar denean: Tolosa Okzitanian gertatu zen.
  3.   Météo France, Prévisions météo de Météo-France – Climat en France, http://france.meteofrance.com/france/climat_france?CLIMAT_PORTLET.path=climatstationn%2F31069001 .
  4.   World Weather Information Service – Toulouse, http://www.worldweather.org/062/c01058.htm .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tolosa Okzitania Aldatu lotura Wikidatan