Tomás Luis de Victoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tomás Luis de Victoria
Tomás Luis de Victoria
Datu pertsonalak
Jaio 1548
Ávila (Espainia)
Hil 1611
Madril (Espainia)

Tomás Luis de Victoria (Ávila, 1548 - Madril, 1611) konpositore eta kapera maisua izan zen, espainiar Pizkundeko polifonista ezagunena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika anai-arrebetatik zazpigarrena zen. Bere ama Francisca Suárez de la Concha eta bere aita Francisco Luis de Victoria hil egin ziren Tomasek 9 urte zituenean.

1558an Avilako katedraleko ume abeslaria bihurtu zen. Han hasi zen kantu lauko, kontrapuntuko eta konposiziozko ikasketak, ere joan zen ikasten klabierra bere irakasleekin: Jerónimo de Espinar, Bernardino de Ribera, Juan Navarro eta Hernando de Isasi 18 urtera arte 1566.

Hurrengo urtean Erromara joan zen eta Collegium Germanicum-en sartu zen. Han Giovanni Pierluigi da Palestrinaren ikaslea izan zen Giovanni kapera maisua eta kantuko irakaslea zen. 1575an apaiztu zen eta hiru urte geroago Congregación del Oratorio delakoan sartu zen, Filipe Nerik fundatu zuena.

1586an izendatu zuten Descalzas Reales monasterioko koruko maisu.

1592ean Erromara joan zen bere Missae, liber secundus argitaratzeko. Bi urte geroago behin betiko Espainiara itzuli zen. Bertan hil zen 1611an.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Missa alma redemptoris», in Misas, magníficat, motetes, salmos y otras varias composiciones, Madril, 1600.

Lan osoa erlijiosoa eta bokala da. Aipatzekoak dira:

  • Officium defunctorum.
  • Officium Hebdomadae Sanctae'.
  • 20 Meza, horien artean: De Beata Maria Virgine, Ave maris stella, O magnum mysterium, Laetatus sum, Quam pulchri sunt, Trahe me post te.
  • 44 Motete, horien artean:
    • O vos omnes
    • Gaudent in coelis animae Sanctorum
    • O quam gloriosum est regnum
    • Vidi speciosam
    • Senex puerum portabat
    • Vadam et circuibo civitatem
    • O Magnum Mysterium
    • Quam Pulchri sunt
    • Ne timeas, Maria
  • 2 Pasio: Passio secundum Joannem, Passio secundum Matthaeum.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ave Regina caelorum, Hyperion Records 2004, Westminster Cathedral Choir, Martin Baker-ek zuzendua.
  • Dum complerentur, Hyperion Records 1996, Westminster Cathedral Choir, James O'Donnell-ek zuzendua.
  • O magnum mysterium, Hyperion Records 1987, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Ave Maris stella / O quam gloriosum, Hyperion Records 1986, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Requiem [Officium Defunctorum], Hyperion Records 1987, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Tenebrae Responsories [Officium Hebdomadae Sanctae], Hyperion Records 1989, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Cantica beatae Virginis, Maestros del siglo de oro diskoan, Alia Vox 2009. Hespèrion XX taldea, Jordi Savall-ek zuzendua. 1991-1992an grabatua Cardonako kolejiatan.

Audio dokumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. O vos omnes (The Tudor Consort)
2. Caligaverunt (Cipoo.net)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás Luis de Victoria Aldatu lotura Wikidatan